Eskualdeko berbalagunak, Amillena elkartearen eskutik, Aramaio ezagutzeko aukera izan zuten igandean. Lide Ramila elkarteko kidearen ahotik Aramaioko pertsonaiak, bitxikeriak, historia eta kondaira batzuk entzuteko aukera paregabea izan zuten, baita bertako ekonomatoa ezagutzeko aukera ere. Egurañdia lagun izanik goiz ederra pasa zuten Aramaixon. Mila esker Lide!!