Skip to content
Jardun Euskara Elkartea
Menu
  • Aurkezpena
  • Cookie Politika eta Konfigurazioa
  • Zerbitzuak
  • Lan Talde Irekiak
    • Aisialdia
    • Diskurtsoa
    • Parte-hartzea
    • Sensibilizazioa
  • Kontaktua
  • Egin zaitez bazkide!
    • Erabilera Baldintzak
Menu
Posted on 2022/01/10 by jardun

“Hitzen Ahairea” kantagintzari buruzko ikastaroa eskainiko dute Gotzon Barandiaran eta Rafa Ruedak, Bergaran.

Jardun euskara elkarteak eta Bergarako Udalak elkarlanean “Hitzen Ahairea” ikastaroa antolatu dugu. Idazleen eta musikarien arteko elkarreraginetik sortutako kantagintzari buruzko ikastaroa da.

Ikastaroa urtarrilaren 27an, otsailaren 3an eta 10ean burutuko da Zabalotegi aretoan, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara bitartean.

Ikastaroaren prezioa 8 € Jarduneko bazkideentzat eta 10 € gainontzekoentzat izango da.

Izena ematea Jardun euskara elkartean egingo da (Errotalde jauregian, 94376361/605712569 telefono zenbakia edo jardunkultura@topagunea.com helbide elektronikoan).

•    Zelan kantatu dute gure idazle eta musikariek Euskal Herria?

•    Zein eragin (izan) dute idazle eta musikarien artean sortutako kantek euskaldunon imaginarioan?

•    Zein alde dago Historia liburuetan erakusten digutenaren eta idazle eta musikarien artean sortutako kantek kontatzen dutenaren artean?

•    Zein zen kantaren funtzio soziala XX. mendean? Eta gaur egun?

Galdera horiei guztiei saioan parte hartuko dugunon artean erantzuten ahaleginduko gara. Horretarako, zenbait kantari eta musika taldek kantetarako erabili dituzten testuak eta kantari eta poeten arteko harremanak aztertuko ditugu, baita zuzenean kantatuko ere.

Zatoz gure kultura hobeto ezagutu eta disfrutatzera!!

KARTELA HITZEN AHAIREA

Elkarbanatu:

  • Twitter
  • Facebook
  • Email

Iruzkina uztera animatu! Cancel reply

Kategoriak

  • Aktak Aisialdia
  • Aktak Diskurtsoa
  • barnekoak
  • berriak
  • berriketan
  • Jardun gogoetan
  • kataian
  • lehiaketak

Talde Bazkide Laguntzaileak:




Kutxabank_07_col_pos


Egin zaitez idazlagun!

Twitter-en

@JardunEus(r)en Txioak

Azken bidalketak

  • ANTZERKIA EGITEA GUSTOKO DOZU? BA, ANIMATU, PROBATU ETA EMAN IZENA JARDUN ANTZERKI ESKOLAN!!!
  • OSTIRALETIK AURRERA AROZTEGIN ERAKUSGAI EGONGO DIRA 50. SIMON ARRIETA LEHIAKETAKO PINTURAK
  • AIDAU HAURREN ZERBITZUA: IRAILEKO EKINTZA BEREZIAK
  • AZKEN EGUNAK CURRICULUMA BIDALTZEKO…
  • ASTELEHENEAN, IRAILAREN 8AN, LUDOTEKEK ATEAK ZABALDUKO DITUZTE!!

Iruzkin berriak

  • Olatz(e)k Aidau haurren zerbitzuan egindako ekintzak urrian bidalketan
  • Jardunek jaietako zapia diseinatzeko aukera emango du – Bergara On(e)k Jaixetako zapixak bidalketan
  • Jardunek jaietako zapia diseinatzeko aukera emango du – Bergara On(e)k Jaixetako zapixak bidalketan
  • Poza#32 “Egunean Behin” | Jardun Euskara Elkartea(e)k Egunean Behin eta “Ariz-Ondo” bidalketan
  • ‘Euskararen aztarnak Sardinian’ hitzaldia eta liburu-aurkezpena, bihar, azaroak 15 asteazkena, Bergaran | Iruña-Veleia, egia ala gezurra?(e)k “Euskararen aztarnak Sardinian” liburuaren aurkezpena bidalketan

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org
©2025 Jardun Euskara Elkartea | Design: Newspaperly WordPress Theme