Skip to content
Jardun Euskara Elkartea
Menu
  • Aurkezpena
  • Cookie Politika eta Konfigurazioa
  • Zerbitzuak
  • Lan Talde Irekiak
    • Aisialdia
    • Diskurtsoa
    • Parte-hartzea
    • Sensibilizazioa
  • Kontaktua
  • Egin zaitez bazkide!
    • Erabilera Baldintzak
Menu

AZAROAREN 18AN, ASTEARTEAN, “EUSKARAREN MENDE MAGIKOAK (V-IX K.o.)” JUAN MARTIN ELEXPURUK IDATZITAKO LIBURURUAREN AURKEZPENA OLASO DORREAN

Posted on 2025/11/182025/11/18 by jardun

Goi Erdi Arora arte eramango gaituen liburua idatzi du Juan Martin Elexpuruk. Elkar argitaletxearen eskutik argitaratu duen Euskararen mende magikoak (V-IX K.o.) liburuan, garai hartan sortu omen ziren euskalduntze berantiarra, -a artikulua, Euskara Batu Zaharra eta euskalkiak ditu aztergai.

Hauxe dio Elexpuruk: “Bibliografia zabala erabili dut. Beti saiatu naiz aldeko eta kontrako datuak eta argudioak erabiltzen eta kontrastatzen, nahiz eta gero balantza alde batera makurtzen den”.

Goiena Komunikazio Taldearen eta Jardun Euskara Elkartearen eskutik, eta Olaso Dorrea fundazioaren laguntzarekin, azaroaren 18an, martitzena, aurkeztuko du lana Juan Martin Elexpuruk, 18:30ean, Olaso Dorrean, Goienako kazetari Aitziber Aranburuzabalak gidatuta.

Aurkezpenean liburua erosteko aukera egongo da, eta Goienakideek eta Jarduneko bazkideek merkeago erosi ahalko dute. Dendan 21 eurotan egongo da salgai, baina Goienakideek 15 eurotan eskuratu dezakete.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Kategoriak

  • Aktak Aisialdia
  • Aktak Diskurtsoa
  • barnekoak
  • berriak
  • berriketan
  • Jardun gogoetan
  • kataian
  • lehiaketak

Talde Bazkide Laguntzaileak:




Kutxabank_07_col_pos


Egin zaitez idazlagun!

Twitter-en

@JardunEus(r)en Txioak

Azken bidalketak

  • Eskutik eskura kanpaina berria martxan!
  • Non? Bergaran….
  • MARTXOAREN 25EAN, ASTEAZKENEAN, LITERATUR SOLASALDIA MIREN AGUR MEABE-REN “Kristalezko begi bat” LIBURUAREN INGURUAN
  • KORRIKA BADATOR….
  • OTSAILAREN 26AN LABURBIRA AURRESTREINALDIA BERGARAN

Iruzkin berriak

  • Olatz(e)k Aidau haurren zerbitzuan egindako ekintzak urrian bidalketan
  • Jardunek jaietako zapia diseinatzeko aukera emango du – Bergara On(e)k Jaixetako zapixak bidalketan
  • Jardunek jaietako zapia diseinatzeko aukera emango du – Bergara On(e)k Jaixetako zapixak bidalketan
  • Poza#32 “Egunean Behin” | Jardun Euskara Elkartea(e)k Egunean Behin eta “Ariz-Ondo” bidalketan
  • ‘Euskararen aztarnak Sardinian’ hitzaldia eta liburu-aurkezpena, bihar, azaroak 15 asteazkena, Bergaran | Iruña-Veleia, egia ala gezurra?(e)k “Euskararen aztarnak Sardinian” liburuaren aurkezpena bidalketan

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org
©2026 Jardun Euskara Elkartea | Design: Newspaperly WordPress Theme