Goiena Komunikazio Taldeak eta Jardun, AED eta Loramendi euskara elkarteek Zuberoako maskaradak ikusteko irteera bat antolatu dute Goienakideendako eta euskara elkarteetako bazkideendako. Apirilaren 25ean, zapatua, izango da, eta Zalgize-Mendikotan egingo dituzten maskaradak ikustea da plana; egun osokoa. Eguneko plangintza: Autobusa: 07:30: Aretxabaleta (Azbe) 07:45: Arrasate (Zalduspe) 08:00: Elorregi 08:15: Bergara (Ibargaraiko geltoki nagusia) Zalgizen, goizeko barrikadak ikusi. Maule bisitatu. Bazkaria (norberak eraman beharko du). Mendikotara buelta, arratsaldeko saiorako. Itzulera (ikuskizuna amaitutakoan irtengo da autobusa, Mendikotatik). Autobusaren prezioa 24 euro izango da, eta, Goienakide bakoitzarekin edota euskara elkarteetako bazkide bakoitzarekin, beste pertsona bat joan ahal izango da, gehienez.
Dagoeneko eman daiteke izena (apirilaren 17ra arte), hemen:
Oharrak: Gutxienez 30 lagunek izena ematen ez badute, irteera bertan behera geratuko da. Autobuseko plazak betetzearekin batera itxiko da izen-ematea.

