Deialdia 2026-2027 ikasturtean LH4an edo bertatik aurrerako ikasleei zuzenduta dago (DBH-bartxilergoa barne). Astean ordu betez, bertsoaren munduan murgilduko gara jolasaren, musikaren, inprobisazioaren eta talde-lanaren bidez. Horrek, bertsoa tresna bikaina bihurtzen du sormena garatu, euskararen erabilera sustatu eta komunikazio gaitasuna lantzeko.
Asteroko saioez gain, aisialdiko zenbait ekintza ere eskaintzen ditugu ikasturtean zehar, hala nola, Bertso Udalekuak, egunpasak, Gelatik Plazara ekimena, bertso-saioak, asteburupasak, bertsolarien bisitak, meriendak… Ez da beharrezkoa ezagutza minimorik izatea, ikasteko gogoa eta irrika izatearekin nahikoa da.
Galdetegia bete eta izen-emate epea amaitzean zuekin harremanetan jarriko gara ordutegia zehaztu ahal izateko bergarako bertso-eskolak astearte arratsaldez izango dira.
Mesedez, bete ezazue irailaren 22a baino lehen. Edozein zalantza badaukazu lasai idatzi bertsotanjolas@gmail.com-era.
Behin epea pasatuta bueltan idatziko dizuegu informazio gehiagorekin.
Mila esker aldez aurretik, bertso-eskolan ikusiko dugu elkar!

