Azaroaren 26an, eguaztena, 18:00etan jarriko dira salgai Algaraka Bakarrizketa Gauerako sarrerak. Tiketak algaraka.eus eta seminarixoa.eus webguneetan eskuratu ahalko dira, baita Seminarixoko txarteldegian ere.
Ekitaldia abenduaren 19an izango da, Bergarako Seminarixoan, eta aurten ere euskarazko umorea, ahozkotasuna eta sormena izango dira protagonista nagusiak.
Formatu berritua: bakarrizketen gau handia
Aurtengo edizioa formatu berrituarekin dator, bakarrizketen gau handia izango da, publikoarekin harreman zuzena lortu nahi duena. Saioa Asier Kortabarria Asier K-k gidatuko du; bergararra eta oholtzan gertutasun handia erakusten duen bakarrizketaria. Gonbidatu berezi gisa Bergaran bizi den Maria Blanco arituko da, euskal eszenako ahots indartsu eta sormen handikoa, estilo propio eta freskoarekin.
Aurtengo bakarrizketari hautatuakAurtengo edizioan bost bakarrizketari arituko dira taula gainean, bakoitza bere estilo eta ahots propioarekin. Ane Lindanek umore zorrotz eta ironikoa lantzen du; Mitxel Martinez publikoaren aurrean bere buruaz barre egitearen eta umorean filtrorik ez erabiltzearen aldekoa da; Elisabet Mejutok egunerokoaren eta autoironiaren arteko oreka bilatzen du; Inixio Amillanok gertutasunezko eta gaurkotasunetik hurbil dagoen komedia eskaintzen du; eta, azkenik, Usue Aspiazuk, ikuspegi sortzaile eta pertsonaletik, bere lehen urratsak egingo ditu stand-uparen munduan.
Umorearen eta ahozkotasunaren plaza irekiaAntolakuntzak azaldu duenez, Algarakak azken urteotan euskarazko umoreak bizi duen indarrari heldu nahi dio, “sortzaileei euren ahotsa garatzeko aukera emanez eta ikusleei euskaraz barre egiteko espazio bat eskainiz”. Edizio honek, beraz, bi ardatz nagusi ditu: euskarazko sortzaileei taula duin bat eskaintzea eta publikoari euskarazko umoreaz gozatzeko aukera zabalagoa ematea. Formatu berrituak gertutasuna, naturaltasuna eta oholtza partekatzeko modu biziagoa lortzea ditu helburu.

Sarrerak: non eta noiz
Salmentaren hasiera: azaroaren 26a, asteazkena, 18:00etan
Non erosi:algaraka.eus / seminarixoa.eus / Seminarixoko txarteldegia
Ekitaldia: abenduaren 19an, 20:00etan
Tokia: Bergarako Seminarixoa
Informazio gehiago: www.algaraka.eus
