Asier K bakarrizketariak hiru orduko doako formakuntza praktikoa emango du abenduaren 2an, Bergarako UNEDenStand-uparen oinarriak, idazketa teknika berriak eta oholtza gaineko lehen urratsak lantzeko prestatuta dago saioaIzen-ematea zabalik dago azaroaren 27ra arte
Algarakak stand-up tailer berezia antolatu du abenduaren 2rako, eta Asier Kortabarria Asier K bakarrizketariak gidatuko du. Saioa irekia da, hiru ordu iraungo du (17:00etatik 20:00etara) eta Bergarako UNEDen egingo da. Tailerra bakarrizketagintzan lehen urratsak egin gura dituztenei, idazketa teknika berriak ezagutu gura dituztenei edota umorean sakondu gura duten sortzaileei zuzendutakoa da. Bertan umorearen oinarrizko egitura landuko da, ideiak sortzeko modu ezberdinak eta gidoi baten lehen zirriborroa garatzeko teknikak praktikan jarrita. Antolakuntzaren arabera, tailerraren helburua da “parte-hartzaileei umorearen esparruan euren ahots propioa garatzeko eta stand-up formatuan lehen urratsak segurtasunez egiteko baliabide praktikoak eskaintzea”.Izen-ematea azaroaren 27ra arte egongo da zabalik. Informazio osoa Algarakaren webgunean dago eskuragarri.

