Ostiral honetan, ekainak 3, arratsaldeko 17:00etatik aurrera, Oxirondo azokan ludoteken jaia ospatuko da. Angiozar, Bergara eta Osintxuko haur eta hezitzaileak festa giroan pasatuko dute arratsaldea. Kantu jolasak, altxorraren bila erraldoia, Jardun Euskara…
Egilea: jardun
BERGARA: EKAINERAKO SENDABELARREN IKASTAROA ANTOLATU DU JARDUNEK
Ekainaren 7 eta 14an Jardun Euskara Elkarteak sendabelarren ikastaroa antolatu du Udalatx Minetgiarekin batera. Ikastaroan, besteak beste, honako edukiak landuko dira: inguruko landareen identifikazioa (irteera), sendabelarren aurkibide terapeutikoa, landareen biltzea, lehortzea eta kontserbazioa eta eskola praktikoa (erabilera moduak).
Eskutik eskura – Errigoraren eskutik badator kontserba loteen kanpaina.
Maiatzean kontserben kanpaina
Aurtengoan 7 lote izango dira aukeran, denak ere kalitate bikainekoak, euskaraz etiketatuta eta ekoizlearen jatorrizko prezioan.
Eskatu daitezkeen produktuak honakoak dira: barazki-menestra, zainzuriak, barazki-krema, orburuak, potxak, tomate frijitua eta pikillo piperrak.
Eskaerak egiteko epea maiatzaren 12tik 24ra izango da eta produktuak jasotzeko egunak ekainak 7tik 14ra, biak Jardunen.
UDABERRIKO JOLAS LEKU IBILTARIA MARTXAN OSTIRAL HONETATIK AURRERA!
Jardun Euskara Elkarteak, udaberriko jolas leku ibiltaria jarriko du martxan ostiral honetatik aurrera. Herriko txoko ezberdinetan haur eta gurasoek kantu jolasak eta jolas ezberdinak ikasteko aukera izango dute familia trasmisioa helburu izanik….
KORTO LEHIAKETARAKO GRABAKETA LANETAN!
Pasa dan asteburuan, Jardun Euskara Elkarteko Txapliguko haur eta hezitzaileak, Bergarako jaietako Korto Lehiaketan aurkezteko grabaketa lanetan ibili dira. Asteburu bikaina pasa dute!!! Emaitza…. ederra izango da!!! Egun batzuk itxaron beharko dugu.
Larrañaga/Alfaro #13 “etorkinak”
Damianek botatako erronka onartu giñuan, azkenean, idazteko denbora luzeegia hartu eta Jarduneko lagunak urduritzea lortu badogu be.
Bergarako etorkinen inguruan galdetu gaittuzu. Hauen etorkizuna, gaur egungo egoera eta oinartekoak aipatu dittuzularik. Erronka zaila eta ekuazio konplexua.
MAIATZAREN 14AN MINTZA EGUNA ATARRABIAN
Gutxi falta da jadanik mintzalagunen aurtengo hitzordurako. Euskal Herriko mintzalagunen jaia Atarrabian izango da aurten, maiatzaren 14an. Iruñerriko Mintzakideek eta bertako Karrikaluze euskaltzaleen elkarteak hartu dute eguna antolatzeko lekukoa.
MAIATZAREN 28AN OÑATIN EGINGO DA AUZOKO EGITASMOAREN 3. JAIA
Maiatzaren 28an, Oñatin elkartuko dira aurten Auzoko egitasmoa martxan duten herri guztietako parte-hartzaileak.
TXAPLIGU TALDEKOAK PROGRAMAKETA OSATZEN!
Jardun Euskara Elkarteko asteburuko aisialdiko haur eta hezitzaileak maiatzean egingo diren ekintzak antolatzen aritu ziren. Bakoitzak bere ekarpen eta ideiak bota eta asanblada bitartez osatu dute maiatzeko programaketa. Orain, beraiek pentsatutako ekintzekin…
BERGARAKO LUDOTEKAK MAIATZEAN ERE EKINTZAZ JOSITA
Ekainean egingo den ludoteken jairako, prestaketa lanetan hasiko dira haur eta hezitzaileak, irteerak egingo dituzte, sukaldaritza…EKINTZA UGARI!