Azaroaren 19a, asteazkena, “Detaile xume bat” liburuaren bueltan egingo dugu literatur solasaldia Mikel Antzak dinamizatuta.
Literatura solasaldi hauek euskaraz izango dira, hilean behin arratsaldeko 18:30etik aurrera Irizar jauregian.
Komeni izaten da aurrez izena ematea eta izena Jardun euskara elkartean (Oxirondo plaza 2,1. Solairua – 943763661/605712469 – jardunkultura@topagunea,eus) edo Bergarako Udal liburutegian (Errotalde jauregia z/g – 943779162) eman dezakezu.

