Urriaren 23an ekin genion Bergaran Udazkeneko Literatur solasaldiak Irizar jauregian, Mikel Antza dinamizatzailearekin. 15 lagun inguru bertaratu eta oso gustura egon ginen Eider Rodriguezen Eraikuntzarako materiala” liburuaren bueltan hitz egiten.
Hurrengoko saioa, azaroaren 20ean Mikel Zubimendin “Han egon zen” izango da. Nahi duenak liburua eska dezakeke Udal liburutegian eta Jardun euskara elkartean.
Bertara etortzeko asmoa izanez gero izena ematea komeni da Bergarako Udal Liburutegian (Errotalde jauregia z/g – 943779162) edo Jardun euskara elkartean (Oxirondo plaza 2, 1. solairua – 943763661/605712469).