Skip to content
Jardun Euskara Elkartea
Menu
  • Aurkezpena
  • Cookie Politika eta Konfigurazioa
  • Zerbitzuak
  • Lan Talde Irekiak
    • Aisialdia
    • Diskurtsoa
    • Parte-hartzea
    • Sensibilizazioa
  • Kontaktua
  • Egin zaitez bazkide!
    • Erabilera Baldintzak
Menu

Badator XV.laburbira

Posted on 2018/02/21 by jardun

Badator Laburbira! Euskarazko film laburren zirkuituak 15.edizioa beteko du aurten; otsailaren 28an hasiko da eta, martxoaren 28ra bitarte, 29 herri bisitatuko ditu, tartean geurea:

EGUNA: Otsailak 28, asteazkena

ORDUA: 20:00

TOKIA: Bergarako Zabalotegi aretoan

Zirkuitu ibiltari honen helburu nagusia da euskarazko sortzaileen lana ezagutaraztea, euskaraz ekoizten jarraitu dezaten aukera emanez eta ikusleei geurean sortutako film fresko-freskoez gozaraztea.

Hamabosgarren edizioa 8 film laburrekin dator, ia guztiak 2017an sortutakoak eta euskaraz, noski! Elkarren arras desberdinak dira; umorea, intriga, kritika, gure historiari begirada, kulturaren eta hizkuntzaren transmisioari keinua  dira, besteak beste, ordu eta laurdeneko saio honen osagaiak.

Zeuk ere bertatik bertara ikusiko duzu: hemen eta gaur euskaraz sortutako lanok, istorio ezberdinen bidez zer sentitu eta zer pentsatu emango dizute!

Hona hemen, XV.Laburbira osotzen duten 8 lanak (klikatu izenburuetaan, filmen eta zuzendarien inguruko informazioa ikusteko): 

  • Ilunpetan (Koldo Carranza)
  • Night Shift (Izaskun Arandia)
  • Higadurak (Oihane Zunzunegi eta Amaia Otaola)
  • Ejecutor (Javi Arriaga)
  • Tazan (UDA films)
  • Areka (Atxur animazio taldea)
  • Kreba ( Oier Fuentes)
  • Zulo (Erika Olaizola eta Amancay Gaztañaga)

Landetxe batean asteburuko egonaldia irabazteko aukera

Iazko arrakasta ikusirik, aurten ere lehiaketa antolatuko dugu Laburbirako ikusleen artean. Landetxe batean bi lagunentzako bi gaueko egonaldia zozkatuko dugu. Parte hartzeko www.kameratoia.eus webgunean sartu eta “Laburbira 2018ikusleentzako lehiaketa” atalean sartu behar da, eta galdetegia erantzun. Hori bai, emanaldiaren ondoren egin behar da. Lehiaketa otsailaren 28an hasiko da.

Elkarbanatu:

  • Twitter
  • Facebook
  • Email

Iruzkina uztera animatu! Cancel reply

Kategoriak

  • Aktak Aisialdia
  • Aktak Diskurtsoa
  • barnekoak
  • berriak
  • berriketan
  • Jardun gogoetan
  • kataian
  • lehiaketak

Talde Bazkide Laguntzaileak:




Kutxabank_07_col_pos


https://jardun.eus/wp-content/uploads/2024/12/Fagor-Automation-logoa-300x95.png

Egin zaitez idazlagun!

Twitter-en

@JardunEus(r)en Txioak

Azken bidalketak

  • Maiatzaren 14ra arte egongo da Pentekoste jaietako zapirako marrazki eta lema lehiaketan parte hartzeko aukera!!
  • UDALEKU IREKIAK: Bidali zure curriculuma maiatzaren 11a baino lehen!!
  • MAIATZAREN 22AN JARDUNEKO GAZTETXOEN ANTZERKI TALDEAREN EMANALDIA
  • MAIATZEKO EUSKARAREN BOZGORAILUA
  • UDALEKU IREKIETARAKO LAN POLTSA

Iruzkin berriak

  • Olatz(e)k Aidau haurren zerbitzuan egindako ekintzak urrian bidalketan
  • Jardunek jaietako zapia diseinatzeko aukera emango du – Bergara On(e)k Jaixetako zapixak bidalketan
  • Jardunek jaietako zapia diseinatzeko aukera emango du – Bergara On(e)k Jaixetako zapixak bidalketan
  • Poza#32 “Egunean Behin” | Jardun Euskara Elkartea(e)k Egunean Behin eta “Ariz-Ondo” bidalketan
  • ‘Euskararen aztarnak Sardinian’ hitzaldia eta liburu-aurkezpena, bihar, azaroak 15 asteazkena, Bergaran | Iruña-Veleia, egia ala gezurra?(e)k “Euskararen aztarnak Sardinian” liburuaren aurkezpena bidalketan

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org
©2025 Jardun Euskara Elkartea | Design: Newspaperly WordPress Theme