Esan bezala, gaur, San Balentin eguna, izango da aurtengo amodiozko gutun eta esaldien sari banaketa. Arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Irizar jauregian, irabazleek gutunak irakurriko dituzte musika eskolako biolin joleak lagunduta eta, ondoren, luntxa egongo da.
Hau horrela, sarituak honako hauek izan dira:
Gutunak:
- Lehenengo saria (500 €): Karmele Uribesalgo Alzola (23 urte).
- Bigarren saria (250 €): Ainara Elizondo Lizarraga 40 urteko hondarribitarrak irabazi du.
- Gazte saria (150 €): Karmele Uribesalgo Alzola bergararrak eskuratu du.
- Bergarako onena (150 €): Izar Odriozola Aristegik eskuratu du (20 urte).
Esaldia (100 €): Ainara Elizondo (Hondarribia).
Eskerrik asko parte hartzaile guztiei eta zorionak zuei!!