Gaurtik hasi eta azaroaren 21era bitartean matxan egongo da UDAZKENEKO EUSKAL TRIVIALA. Aurreko edizioetan bezala hiru kategoria egongo dira: LH4-6, DBH eta Batxilergoa eta 18 urtetik gorakoak.
– Sariak: 15 galderetatik 12 zuzen erantzuten dutenen artean Bergarako komertziotan gastatzeko bonoak zozketatuko dira.
– Oinarriak kontsultatu eta parte hartu nahi baduzu egin klik zure adinari dagokion estekan:
LH4,5,6: https://forms.gle/b4WWz9uLe4tPE9t69
DBH-BATXILERGOA: https://forms.gle/PwPqrMijy5TJU6um9
18 urtetik gorakoak: https://forms.gle/vBwJkQGYVR8oEFA27
Animatu zaitezte eta parte hartu gure herria ezagutuz!!