Skip to content
Jardun Euskara Elkartea
Menu
  • Aurkezpena
  • Cookie Politika eta Konfigurazioa
  • Zerbitzuak
  • Lan Talde Irekiak
    • Aisialdia
    • Diskurtsoa
    • Parte-hartzea
    • Sensibilizazioa
  • Kontaktua
  • Egin zaitez bazkide!
    • Erabilera Baldintzak
Menu

Bergarako HIKA lantzeko ikastaroa: izena emateko epea zabalik

Posted on 2025/03/102025/03/10 by jardun

Bergarako Udal Euskaltegiak, Udaleko Euskara Zerbitzuaren eta Jardun Euskara elkartearen laguntzarekin, Bergarako hitanoa lantzeko 12 orduko ikastaroa antolatu du.

Ikastaro hau dagoeneko euskaraz hitz egiten dutenei zuzenduta dago eta martxoaren 24tik apirilaren 4ra bitartean izango da, Udal Euskaltegian (Barrenkalea, 33 – Irizar jauregia).

Ikastaroaren saioak martxoaren 24an, 26an eta 28an eta apirilaren 2an eta 4an izango dira, 18:30etik 20:30era.

Dena den, hitanoa ikasteko/hobetzeko interesa daukaten herritar guztiak izena ematera animatu nahi ditugu; izan ere ordutegia parte hartzaileen beharren arabera moldatu daiteke.

Hitanoaren erabilera eta ezagutza sustatzea du helburu ekimen honek, eta parte hartu nahi dutenek martxoaren 20a baino lehen eman beharko dute izena Udal Euskaltegian, 943764453 telefono zenbakira deituz edo euskaltegia@bergara.eus helbidera idatziz. Ikastaroaren prezioa 15,45 eurokoa da.

Eta ikastaro hau baliatuz, EUSKARALDIAren batera antolatuko den HIKALDIAn parte hartzera ere animatzen ditugu herritar guztiak!!!  

Informazio gehiago:
Udal Euskaltegia (Barrenkalea, 33 – Irizar jauregia)
943 76 44 53
euskaltegia@bergara.eus

Elkarbanatu:

  • Twitter
  • Facebook
  • Email

Iruzkina uztera animatu! Cancel reply

Kategoriak

  • Aktak Aisialdia
  • Aktak Diskurtsoa
  • barnekoak
  • berriak
  • berriketan
  • Jardun gogoetan
  • kataian
  • lehiaketak

Talde Bazkide Laguntzaileak:




Kutxabank_07_col_pos


Egin zaitez idazlagun!

Twitter-en

@JardunEus(r)en Txioak

Azken bidalketak

  • JARDUN EUSKARA ELKARTEAN LAN EGIN NAHI? BA, EKARRI EDO BIDALI CURRICULUM-A JARDUN EUSKARA ELKARTERA
  • BADATOR IKASTURTE BERRIA!!
  • AROZTEGI: Ostiralean, abuztuaren 29an, inaguratuko da Aida Valdés eta Judith Pujol i Peinadon erakusketa
  • BERGARAN? KANPOAN? NUNDIK ZABIZ/ZABIZTE?
  • AROZTEGI. Ostiralean, abuztuaren 8an, inaguratuko da GURUTZE MUJIKA ARIZMENDIn erakusketa.

Iruzkin berriak

  • Olatz(e)k Aidau haurren zerbitzuan egindako ekintzak urrian bidalketan
  • Jardunek jaietako zapia diseinatzeko aukera emango du – Bergara On(e)k Jaixetako zapixak bidalketan
  • Jardunek jaietako zapia diseinatzeko aukera emango du – Bergara On(e)k Jaixetako zapixak bidalketan
  • Poza#32 “Egunean Behin” | Jardun Euskara Elkartea(e)k Egunean Behin eta “Ariz-Ondo” bidalketan
  • ‘Euskararen aztarnak Sardinian’ hitzaldia eta liburu-aurkezpena, bihar, azaroak 15 asteazkena, Bergaran | Iruña-Veleia, egia ala gezurra?(e)k “Euskararen aztarnak Sardinian” liburuaren aurkezpena bidalketan

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org
©2025 Jardun Euskara Elkartea | Design: Newspaperly WordPress Theme