Skip to content
Jardun Euskara Elkartea
Menu
  • Aurkezpena
  • Cookie Politika eta Konfigurazioa
  • Zerbitzuak
  • Lan Talde Irekiak
    • Aisialdia
    • Diskurtsoa
    • Parte-hartzea
    • Sensibilizazioa
  • Kontaktua
  • Egin zaitez bazkide!
    • Erabilera Baldintzak
Menu

BERRIKETAN: Euskara modu ludikoan praktikatu nahi duzu? Eta euskara praktikatu nahi dutenei laguntzeko prest zaude?

Posted on 2024/10/172024/10/16 by jardun

Euskara apur bat jakinda ere euskaraz berba egiteko zailtasuna dutenak euskaraz natural berba egiten dutenekin elkartu eta berba egitea errazten duen egitasmoa da BERRIKETAN. 

Eta dena diru trukerik gabe egiten da, doan. 

Izena ematen dutenei libre dituzten ordu eta egunen berri galdetzen zaie eta koordinatzaileak 3-4 pertsonako taldeak antolatzen ditu eta astean ordubetez euskaraz berba egitea da helburua (ez dira klaseak, euskaraz berba egiteko taldeak baizik).

Norentzat da BERRIKETAN?

Euskaraz komunikatzeko gaitasuna izan arren, norekin hitz egin ez daukatenentzat; euskara ikasten dabilenarentzat, euskara erdi-galduta duenarentzat…

Eta euskaraz dakitenak ere partaide dira, laguntzaile modura, praktikatu nahi dutenei euskaraz hitz egiteko aukera eskainiz. Laguntzaileek ez daukate irakasle moduan jokatu beharrik, euskaraz hitz egiteko aukera eskaintzea da helburua. 

AUKERA ZABALAK ESKAINTZEN DITU, ALDAERA DESBERDINEN BIDEZ:

·       OHIKO taldeak: Astean behin beste berbalagun batzuekin mahai baten bueltan euskara praktikatzeko elkartzen diren taldeak.

·       GURASO-LAGUN taldeak: Guraso edo tutoreentzako aldaera. Haurrak direla eta, beraien ordutegi edo zaintza beharretara egokituta dago. 

·       HIKA-LAGUN taldeak: Hitanoa praktikatzeko aldaera.

·       BERBA-LAGUN IBILTARIAK: Astean behin beste berbalagun batzuekin elkartuta, euskara praktikatuz paseatzera joateko taldeak.

·       ORTULAGUNA: Jardun euskara elkarteak Bergarako ortu komunitarioetan duen baratza euskara praktikatuz lantzea.  

Hori dela eta, izena ematera animatzen zaituztegu, bai euskaraz berba egiten duzuenak (taldetxo baten laguntzaile izateko) eta baita euskara praktikatu nahi duzuenak ere;  astean ordubete atsegina pasatzeko beste modu bat duzue eta! 

Eta euskara-praktika hori aurrez aurre izan barik etxetik egin nahi duenak badauka beste aukera bat ere Internet bidez. Horretarako informazioa hemen topa dezakezue: www.mintzanet.net.

Oharra:

Parte hartu nahi baduzu edo informazio gehiago nahi baduzu, JARDUN euskara elkartearekin harremanetan jarri, Oxirondo plaza 2, 1. solairuara (azoka) joanda, edo telefonoz: 943 76 36 61-605712469 edo e-postaz: jardunkultura@topagunea.eus.

Elkarbanatu:

  • Twitter
  • Facebook
  • Email

Iruzkina uztera animatu! Cancel reply

Kategoriak

  • Aktak Aisialdia
  • Aktak Diskurtsoa
  • barnekoak
  • berriak
  • berriketan
  • Jardun gogoetan
  • kataian
  • lehiaketak

Talde Bazkide Laguntzaileak:




Kutxabank_07_col_pos


https://jardun.eus/wp-content/uploads/2024/12/Fagor-Automation-logoa-300x95.png

Egin zaitez idazlagun!

Twitter-en

@JardunEus(r)en Txioak

Azken bidalketak

  • AROZTEGI: Ostiralean inaguratuko da Matoilde Sainz-en erakusketa.
  • DATORREN ASTEAZKENEAN, MAIATZAREN 21EAN, MARLEN HAUSHOFER-EN “HORMA” LIBURUAREKIN HASIKO GARA UDABERRIKO LEHEN LITERATUR SOLASALDIA. ZATOZ!!
  • MAIATZAREN 22AN 19:00ETAN SEMINARIXOAN: JARDUN ANTZERKI ESKOLAKO GAZTETXOEN EMANALDIA SEMINARIXOAN
  • TXAPLIGUTIK LARUNBATEAN HONTZA EXTREM-ERA JOAN ZIREN
  • Azken egunak!!! Asteazkena, maiatzaren 14a, azken eguna Pentekoste jaietako zapirako marrazki eta lema lehiaketan parte hartzeko!!

Iruzkin berriak

  • Olatz(e)k Aidau haurren zerbitzuan egindako ekintzak urrian bidalketan
  • Jardunek jaietako zapia diseinatzeko aukera emango du – Bergara On(e)k Jaixetako zapixak bidalketan
  • Jardunek jaietako zapia diseinatzeko aukera emango du – Bergara On(e)k Jaixetako zapixak bidalketan
  • Poza#32 “Egunean Behin” | Jardun Euskara Elkartea(e)k Egunean Behin eta “Ariz-Ondo” bidalketan
  • ‘Euskararen aztarnak Sardinian’ hitzaldia eta liburu-aurkezpena, bihar, azaroak 15 asteazkena, Bergaran | Iruña-Veleia, egia ala gezurra?(e)k “Euskararen aztarnak Sardinian” liburuaren aurkezpena bidalketan

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org
©2025 Jardun Euskara Elkartea | Design: Newspaperly WordPress Theme