Euskara apur bat jakinda ere euskaraz berba egiteko zailtasuna dutenak euskaraz natural berba egiten dutenekin elkartu eta berba egitea errazten duen egitasmoa da BERRIKETAN.
Eta dena diru trukerik gabe egiten da, doan.
Norentzat da BERRIKETAN?
Euskaraz komunikatzeko gaitasuna izan arren, norekin hitz egin ez daukatenentzat; euskara ikasten dabilenarentzat, euskara erdi-galduta duenarentzat…
Eta euskaraz dakitenak ere partaide dira, laguntzaile modura, praktikatu nahi dutenei euskaraz hitz egiteko aukera eskainiz. Laguntzaileek ez daukate irakasle moduan jokatu beharrik, euskaraz hitz egiteko aukera eskaintzea da helburua.
IZEN EMATEA:
Parte hartu nahi baduzu edo informazio gehiago nahi baduzu, JARDUN euskara elkartearekin harremanetan jarri, Oxirondo plaza 2, 1. solairuara (azoka) joanda, edo telefonoz: 943 76 36 61-605712469 edo e-postaz: jardunkultura@topagunea.eus.