Udaleku irekiek aurrera jarraitzen dute eta bigarren astea ere amaitu da dagoeneko. Aste honetan zehar hainbat ekintza burutu dira eta herritar asko izan dira testigu Bergarako kaleak haurrez beteta egon direla. Aste…
Kategoria: berriak
Uztaileko euskararen bozgorailua
Euskara da Euskal Herriko zuhaitzaren sustraia
Primerako astea udaleku irekietan
Asteazkenean eman genion hasiera udaleku irekiei eta sekulakoa izan da aste honek eman duena! Eguraldia lagun, ekintza ezberdinak burutu dira aste guztian zehar eta astea behar den bezala amaitzeko San Fermin eguna ospatu dugu gaur.
Gure dendak euskaraz jantzi nahi ditugu
Idazlagunako kanpainan batzuk bertsoak abestuz bidaltzera animatu dira.
Entzun hau, ederra benetan!!!!
Baditugu irabazleak!
Idazlaguna egitasmoaren baitan, gure dendak euskaraz jantzi nahi ditugu! kanpaina burutu dugu ekainaren 12tik 29ra.
Ekainaren 30ean, ostiralean, zozketak egin genituen eta hauek dira irabazleak:
Santamaria#20 “haurren hizkuntza joera”
Zerk eragiten du haurrek egunerokotasunean hizkuntza joera bat edo beste izatea?
Zuk bota didazun galdera ere ez da makala, Ana Moñux, baina saiatuko naiz euskaldun eta euskaltzale izateaz gain, ama eta irakasle naizenez, ahalik eta erantzun zintzoena ematen.
Zein hizkuntzatan hitz egiten dugu familian? Zein hizkuntzatan jolasten dugu? Eta haserretu? Euskaraz amesten al dugu (lotan zein esna)? Gure gozamenak zein kolore linguistiko du? Gure haurren hizkuntza joerari buruz ari garenean galdera guzti hauek, eta beste hainbat, datozkit burura.
Helduen antzerki eskola kalera irtengo da
Aurtengo kurtsoan martxan jarri den helduen antzerki eskola kalera irtengo da. Ostegun honetan, ekainak 29, pintxopote orduan kalean zehar ibiliko dira ikasturte honetan ikasitakoa erakusteko.
Ez galdu aukera eta gerturatu zer prestatu duten ikustera!
Gustora ibili ginen ludoteken jaian
Pasa den egubakoitzean ludoteken jaia ospatu genuen Oxirondon. Osintxu, Angiozar eta Bergarako ludotekariek amaiera aparte eman zioten ikasturteari. Egualdiak asko lagundu ez zuen arren ur jolas batzuk egin genituen. Bukatzeko, denok abeslari…
Aloe Vera krema eta kanpina egiten Osintxuko ludotekan
Aste honetan ere primeran pasatu dute Osintxuko ludotekan gaztetxoek. Aloe Verazko krema egiten ibili ziren eta itxura ederra hartu zuten gainera. Beste egun batean kartoiarekin kanpinak egin zituzten eta pila bat disfrutatu…
Udako euskarazko VI. postal lehiaketa
Uda iritsi da berriro ere, eta berarekin batera oporrak, bidaiak, jaiak, eguzkia eta aisialdirako tartea. Aurten, laugarren aldiz, JARDUN EUSKARA ELKARTEAk udako euskarazko postal lehiaketa antolatu du. Udak askorako ematen du, eta oporretan urrutira joan edo bertan geratuta ere, istorio txikiek asko esan dezakete.