Atzo arratsaldean, Osintxuko ludotekako haur eta hezitzaileak, gustora asko ibili ziren sukaldari lanetan. Postre goxo-goxo bat prestatu zuten. Ludotekako haur baten gurasoa gerturatu zen bertara bizkotxo hau nola egiten den erakutsi eta…
Kategoria: berriak
Euskaraldia 2020 martxan jartzeko bilera irekia
Datorren asteazkenean, urtarrilak 22an, bilera irekia antolatu da Euskaraldia martxan jartzen joateko asmoz. Bilera arratsaldeko 19:00etan izango da Irizar jauregiko 3. solairuan. Bertan elkar ikustea espero dugu.
Jardunen 30.urteurrenerako logo lehiaketa
Aurten Jardunek 30. urteurrena ospatzen du eta, honen harira, hau bera irudikatuko duen logoa aukeratzeko lehiaketa antolatu dugu. Hemen oinarriak:
Txapligu
Aurreko asteburuan, urtarrilak 12an, Txapliguko haur eta hezitzaileek, pijama festa antolatu zuten. Jolas ugari egin zituzten eta primeran ibili ziren!
Asteburuko aisialdia. Txapligu
Hemen, hezitzaile eta gaztetxoek, urtarrilerako prestatu duten egitaraua:
TÚ-tikGU-ra Ongi etorri Bergarako Berbalagunon Mundura!
2020an euskaraz hasi nahi duzula? Ba, zatoz Berriketan taldera!! Euskaltzale guztiei gonbidapena luzatu nahi dizuegu, euskaraz lagunartean, modu eraginkorrean eta giro ezin hobean aritzeko. Mintzapraktika lasai egiteko 4-6 laguneko taldeak osatu ohi ditugu,…
Bergarako hika lantzeko ikastaroa
2020ko otsailean zehar hitanoa lantzeko ikastaroa antolatu dute Bergarako Udalak eta Bergarako Udal Euskaltegiak Jardunen lankidetzarekin. Ikastaroa 10 ordukoa da, 5 egunetan banatuta. Izen ematea urtarrilaren 24a baino lehen izango da eta 15€…
Amodiozko esaldien lehiaketak
Urtarrilaren 6an amaitu zen zuen amodiozko gutunak jasotzeko epea baino, oraindik, badaukazue amodiozko esaldien lehiaketan parte hartzeko aukera. Urtarrilaren 17a baino lehen bidali beharko dituzue, whatsapp bidez edo mezuz, 605712469 telefono zenbakira. Ez denborarik…
Euskal trivialeko irabazleak
Ospatu berri den Euskal trivialeko azken edizioan 189 pertsonak parte hartu dute. A kategorian (LH 4, 5, 6) 94 parte hartzaile, B kategorian (DBH eta batxilergoa) 72 parte hartzaile eta azkenik, D…
