Jardun Elkarteak egindako “Eta Jardun, ze?” galderaren aurrean Juan Martin Elexpururen gogoeta. Kataian ataleko lehendabiziko kolaborazioa.
[Argazkia Goiena.net-etik CC-BY-SA]
Debaguneren aurtengo kalendarixuan agiri da erretratua: 1990eko maiatzian, zazpi lagun UNEDeko aretoan JARDUN aurkezten. Ez daukat buru ona, baina esango neuke hor ez garela sorreran ibili giñan danok; esate baterako, oso gogotsu jardun zeban Anaje Narbaiza falta dala. Errezelua daukat, gainera, berak proposatu zebala izena.
Dozena bat urte ziren frankismo gordinetik urtenda. Askok geure inozentzian uste giñuan nahikua izango ziela euskeriak aurrerakada haundixa egitteko. Ustiak ustel. Irakaskuntzan gauzak hainbestian be bazoiazen, baina hedabideetan, eskolaz kanpoko jardunetan eta erabileran oso motel; atzeraka ete ginoiazen be pentsatzen giñuan batzuetan.
Arrasatekuak erakutsi zoskuen bidia. AED martxan zan ordurako. Arrasate Press be bai, Joxe Aranzabalen eskutik. Esan leike bera izan dala herri-hedabideen aita. Joxeren laguntzaz, Berrigara sortuko dau Jardunek hurrengo urtian, 1991ean. Oker ez banago, Bergarako elkartia eta aldizkarixa izango dira Euskal Herrixan bigarrenak, Arrasateren atzetik.
Harrezkero euri asko egin dau. Adar barrixak sortu jako arbolari; zaharrak igartu be bai. Ez dira sasoirik onenak holako mobimentuendako. Baiña garbi ikusten da akulu biharra dagola oindio be, gauzak berez eta inertziaz ez dabela gure aldera egitten.
Goixan aittatu doten Anajeri pasatzen dotsat berbia. Akululari eta aintzindari ibili da urte askuan enpresa munduan euskeria indartzen. Anaje, zela ikusten dozu Jardunen papela, eta oro har euskeraren akulularixena, gaur egunian?
2 thoughts on “Elexpuru #1 “Jardun, ixa 25 urte””