Skip to content
Jardun Euskara Elkartea
Menu
  • Aurkezpena
  • Cookie Politika eta Konfigurazioa
  • Zerbitzuak
  • Lan Talde Irekiak
    • Aisialdia
    • Diskurtsoa
    • Parte-hartzea
    • Sensibilizazioa
  • Kontaktua
  • Egin zaitez bazkide!
    • Erabilera Baldintzak
Menu

Gune berriaren inagurazio jaia

Posted on 2016/12/20 by jardun

Larunbat honetan egin genuen gune berriaren inagurazio jaia.

Arratsaldeko 17:30tan eman genion hasiera jaiari haur zein gurasoentzako jolasekin. Bertan txapak egiteko aukera izan zuten haurrek eta baita mahai-jolasetan ibiltzeko ere.

Jarraian Euskeria hegaran paperezko hegazkinen jaurtiketa lehiaketa egin zen. Jende ugarik hartu zuen bertan parte eta emozioz beteriko unea izan zen honakoa. Bi kategoriatan banatu ziren, batetik haurrak eta bestetik gazte zein helduak. Gaztetxoen taldean Laia Azkarate-Askasuaren hegazkinak egin zuen hegaldirik onena eta sari moduan, gabonetako parkerako hiru egunetako bonua jaso zuen. Beste taldean, Unai Zubizarretak irabazi zuen eta gazta eta turroia irabazi zituen.

Jaiarekin jarraitzeko, Alex Arteagak eta Mariñe Diazek kontzertua eskaini zuten lokalean. Jende ugari gerturatu zen kontzertura eta sekulako giroa sortu zen.

Inagurazio festa guztietan bezala, luntx batekin eman zitzaion amaiera jaiari.

Egun honekin eman zaio irekiera ofiziala guneari eta hemendik aurrera astean zehar arratsaldeko 17:30etatik 19:30ak arte zabalik egongo da. Bertan bazkide berriak egiteko aukera egoteaz gain, Jardunen 26 urteetan zehar ateratako 80 argazkitik gorako erakusketa bat ipini da eta hau ikusteko aukera ere egongo da. Gonbidatuta zaudete denok  bertatik buelta bat ematera!

Abendua eta urtarrila bitartean lokalean hainbat ekintza burutuko dira eta honen inguruko informazio gehiago laister emango dizuegu!

img_20161217_191120 img_20161217_185802 irabazleak

 

 

Elkarbanatu:

  • Twitter
  • Facebook
  • Email

Iruzkina uztera animatu! Cancel reply

Kategoriak

  • Aktak Aisialdia
  • Aktak Diskurtsoa
  • barnekoak
  • berriak
  • berriketan
  • Jardun gogoetan
  • kataian
  • lehiaketak

Talde Bazkide Laguntzaileak:




Kutxabank_07_col_pos


https://jardun.eus/wp-content/uploads/2024/12/Fagor-Automation-logoa-300x95.png

Egin zaitez idazlagun!

Twitter-en

@JardunEus(r)en Txioak

Azken bidalketak

  • Maiatzaren 14ra arte egongo da Pentekoste jaietako zapirako marrazki eta lema lehiaketan parte hartzeko aukera!!
  • UDALEKU IREKIAK: Bidali zure curriculuma maiatzaren 11a baino lehen!!
  • MAIATZAREN 22AN JARDUNEKO GAZTETXOEN ANTZERKI TALDEAREN EMANALDIA
  • MAIATZEKO EUSKARAREN BOZGORAILUA
  • UDALEKU IREKIETARAKO LAN POLTSA

Iruzkin berriak

  • Olatz(e)k Aidau haurren zerbitzuan egindako ekintzak urrian bidalketan
  • Jardunek jaietako zapia diseinatzeko aukera emango du – Bergara On(e)k Jaixetako zapixak bidalketan
  • Jardunek jaietako zapia diseinatzeko aukera emango du – Bergara On(e)k Jaixetako zapixak bidalketan
  • Poza#32 “Egunean Behin” | Jardun Euskara Elkartea(e)k Egunean Behin eta “Ariz-Ondo” bidalketan
  • ‘Euskararen aztarnak Sardinian’ hitzaldia eta liburu-aurkezpena, bihar, azaroak 15 asteazkena, Bergaran | Iruña-Veleia, egia ala gezurra?(e)k “Euskararen aztarnak Sardinian” liburuaren aurkezpena bidalketan

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org
©2025 Jardun Euskara Elkartea | Design: Newspaperly WordPress Theme