Skip to content
Jardun Euskara Elkartea
Menu
  • Aurkezpena
  • Cookie Politika eta Konfigurazioa
  • Zerbitzuak
  • Lan Talde Irekiak
    • Aisialdia
    • Diskurtsoa
    • Parte-hartzea
    • Sensibilizazioa
  • Kontaktua
  • Egin zaitez bazkide!
    • Erabilera Baldintzak
Menu

Irakurri eta gozatu

Posted on 2017/11/28 by jardun

Aurten ere bueltan da “irakurri eta gozatu” euskarazko irakurzaletasuna bultzatzeko kanpaina.  Oraingoan ere 3 ekimen nagusi antolatu dira eta abenduaren 1ean hasi eta 17ra bitarte iraungo du.

Abenduaren 11tik 16ra bitartean, euskarazko literatur liburuak merkeago eskuratzeko aukera izango da Bergarako Elkar Megadendan erosiz gero. Aste horretan zehar, euskarazko literatur liburuak erosterakoan, liburu saltzaileak emandako erosketa txartela JARDUNeko bulegora ekarri eta deskontua abonatuko dizugu.
Helduen literatura: %50
Gazteen literatura: %30
Haur literatura: %15

* gehienez 2 liburu pertsonako

JARDUNen deskontuaren dirua jasotzeko epea: Abenduaren 22ra arte.

Bigarren ekimena euskarazko liburuen truke azoka izango da abenduaren 1etik 17ra bitarte izango dena.

Horretarako dagoeneko erabili ez eta egoera onean dauden liburuak JARDUNera (Kultur etxea) ekar daitezke eta ekarritako liburu bakoitzeko txartel bat emango da. Ondoren, San Martin plazan egingo den azokan txartel bakoitza edozein liburugatik trukatu ahal izango da. Truke azoka egunean ere aukera egongo da liburua eraman eta trukean beste bat hartzeko.

LIBURUEK BETE BEHARREKO BALDINTZAK
 Egoera onean eta osorik egon behar dira.
 Bildumak, kopurua edozein izanda ere, txartel bakar baten
truke aldatuko dira.
 Liburuak euskarazkoak izan behar dute (haur, gazte zein
helduen liburuak).
 Ez dira onartuko sexu bereizketarik edo indarkeriaren aldeko
jarrerarik erakusten dituzten liburuak.
 Ikas liburuak ez dira onartuko.

LIBURUEN BILKETA
Liburuak jaso, egoera onean daudela egiaztatu eta hala bada, truke azokarako txartela emango da.

Abenduaren 1etik 15era  ordutegi honetan: astelehenetik ostiralera: 9:00-13:00/15:00-19:00(18:00 ostirala)

TRUKE AZOKA
Txartelaren truke liburu bat hartzeko aukera egongo da. Truke azoka hau, abenduaren 17an , igandea, 11:00etatik 14:00etara San Martin plazan izango da.
Abenduaren 13an, igandea,  irakurketa kolektiboa egingo da 19:00etan Irizar Jauregian. Jean Giono-ren Zuhaitzak landatzen zituen gizona liburua zatika irakurriko da herriko eragile eta herritarren artean. Jarduera-ildo honetatik, euskarazko irakurzaletasuna sustatu nahi dugu, izan ere, jakin badakigu irakurketak garrantzi handia duela norberaren eta kolektiboaren kultura sustatzeko orduan.

orokorra

 

Elkarbanatu:

  • Twitter
  • Facebook
  • Email

Iruzkina uztera animatu! Cancel reply

Kategoriak

  • Aktak Aisialdia
  • Aktak Diskurtsoa
  • barnekoak
  • berriak
  • berriketan
  • Jardun gogoetan
  • kataian
  • lehiaketak

Talde Bazkide Laguntzaileak:




Kutxabank_07_col_pos


https://jardun.eus/wp-content/uploads/2024/12/Fagor-Automation-logoa-300x95.png

Egin zaitez idazlagun!

Twitter-en

@JardunEus(r)en Txioak

Azken bidalketak

  • Maiatzaren 14ra arte egongo da Pentekoste jaietako zapirako marrazki eta lema lehiaketan parte hartzeko aukera!!
  • UDALEKU IREKIAK: Bidali zure curriculuma maiatzaren 11a baino lehen!!
  • MAIATZAREN 22AN JARDUNEKO GAZTETXOEN ANTZERKI TALDEAREN EMANALDIA
  • MAIATZEKO EUSKARAREN BOZGORAILUA
  • UDALEKU IREKIETARAKO LAN POLTSA

Iruzkin berriak

  • Olatz(e)k Aidau haurren zerbitzuan egindako ekintzak urrian bidalketan
  • Jardunek jaietako zapia diseinatzeko aukera emango du – Bergara On(e)k Jaixetako zapixak bidalketan
  • Jardunek jaietako zapia diseinatzeko aukera emango du – Bergara On(e)k Jaixetako zapixak bidalketan
  • Poza#32 “Egunean Behin” | Jardun Euskara Elkartea(e)k Egunean Behin eta “Ariz-Ondo” bidalketan
  • ‘Euskararen aztarnak Sardinian’ hitzaldia eta liburu-aurkezpena, bihar, azaroak 15 asteazkena, Bergaran | Iruña-Veleia, egia ala gezurra?(e)k “Euskararen aztarnak Sardinian” liburuaren aurkezpena bidalketan

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org
©2025 Jardun Euskara Elkartea | Design: Newspaperly WordPress Theme