Skip to content
Jardun Euskara Elkartea
Menu
  • Aurkezpena
  • Cookie Politika eta Konfigurazioa
  • Zerbitzuak
  • Lan Talde Irekiak
    • Aisialdia
    • Diskurtsoa
    • Parte-hartzea
    • Sensibilizazioa
  • Kontaktua
  • Egin zaitez bazkide!
    • Erabilera Baldintzak
Menu

Itxialdian euskaraz

Posted on 2020/03/252020/03/25 by jardun

Itxialdiak irauten duen bitartean, etxetik taldean euskara praktikatzeko aukera zabaldu nahi du Jardun Euskara Elkarteak. Orain arte, Mintzalaguna egitasmoan biltzen dira hainbat herritar astero-astero ordubetez euskara praktikatzeko, baina itxialdiaren ondorioz, hitzordu horiek ezin dira presentzialki egin. Horren ordez, euskara online eta taldean praktikatzeko ‘Itxialdian euskaraz’ egitasmoa zabaldu nahi du Berriketan egitasmoak Bergaran.

Bi profiletako jendea bildu nahi da itxialdiak irauten duen bitartean:

  • Euskara praktikatu nahi dutenak.
  • Euskara praktikatu nahi dutenei laguntzeko prestdaudenak (euskaraz ondo dakitenak). *Azken hauek ez dute irakasle lanik egin behar; elkarrizketan parte hartu besterik ez.

Saioak bideo-deien bidez egingo dira Skype, Hangouts, WhatsApp edo antzeko tresnekin eta hitzorduak eta taldeak aurretik adostu eta koordinatuko ditu Berriketaneko kordinatzaileak.

Printzipioz astean ordubete bideo-hitzorduak izango dira bultzatuko direnak, baina taldeek euren artean ere adostu dezakete maiztasuna. Konfinamendua indarrean den bitartean, itxialdia baliatu dezakegu euskara lantzeko, gozatzeko eta praktikatu nahi dutenei laguntzeko ‘Itxialdian euskaraz’ egitasmoarekin.

Izena eman

Izen abizenak:

Telefonoa:

Email-a:

 

Zure aukera *

  • Euskara praktikatu nahi dut
  • Euskara jariotasunez hitz egiten dut

kartela (5)

Elkarbanatu:

  • Twitter
  • Facebook
  • Email

Iruzkina uztera animatu! Cancel reply

Kategoriak

  • Aktak Aisialdia
  • Aktak Diskurtsoa
  • barnekoak
  • berriak
  • berriketan
  • Jardun gogoetan
  • kataian
  • lehiaketak

Talde Bazkide Laguntzaileak:




Kutxabank_07_col_pos


https://jardun.eus/wp-content/uploads/2024/12/Fagor-Automation-logoa-300x95.png

Egin zaitez idazlagun!

Twitter-en

@JardunEus(r)en Txioak

Azken bidalketak

  • Maiatzaren 14ra arte egongo da Pentekoste jaietako zapirako marrazki eta lema lehiaketan parte hartzeko aukera!!
  • UDALEKU IREKIAK: Bidali zure curriculuma maiatzaren 11a baino lehen!!
  • MAIATZAREN 22AN JARDUNEKO GAZTETXOEN ANTZERKI TALDEAREN EMANALDIA
  • MAIATZEKO EUSKARAREN BOZGORAILUA
  • UDALEKU IREKIETARAKO LAN POLTSA

Iruzkin berriak

  • Olatz(e)k Aidau haurren zerbitzuan egindako ekintzak urrian bidalketan
  • Jardunek jaietako zapia diseinatzeko aukera emango du – Bergara On(e)k Jaixetako zapixak bidalketan
  • Jardunek jaietako zapia diseinatzeko aukera emango du – Bergara On(e)k Jaixetako zapixak bidalketan
  • Poza#32 “Egunean Behin” | Jardun Euskara Elkartea(e)k Egunean Behin eta “Ariz-Ondo” bidalketan
  • ‘Euskararen aztarnak Sardinian’ hitzaldia eta liburu-aurkezpena, bihar, azaroak 15 asteazkena, Bergaran | Iruña-Veleia, egia ala gezurra?(e)k “Euskararen aztarnak Sardinian” liburuaren aurkezpena bidalketan

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org
©2025 Jardun Euskara Elkartea | Design: Newspaperly WordPress Theme