Ingeles Filologiako ikasketak egiten ari zela irakurri zuen lehen aldiz Rafa Santxitz-Muxika itzultzaile bergararrak George Orwell idazlearen Down and Out in Paris and London (1933) eleberria, eta haren euskarazko itzulpena argitaratu berri du, Igela argitaletxearekin: Lur jota Parisen eta Londresen.
Goiena Komunikazio Taldearen eta Jardun Euskara Elkartearen eskutik, eta Olaso Dorrea fundazioaren eta Igela argitaletxearen laguntzarekin, maiatzaren 28an, eguaztena, aurkeztuko du lana Santxitz-Muxikak, 18:30ean, Olaso Dorrean, Goienako kazetari Aitziber Aranburuzabalak gidatuta.
Aurkezpenean liburua erosteko aukera egongo da, eta Goienakideek eta Jarduneko bazkideek merkeago erosi ahalko dute.
