Skip to content
Jardun Euskara Elkartea
Menu
  • Aurkezpena
  • Cookie Politika eta Konfigurazioa
  • Zerbitzuak
  • Lan Talde Irekiak
    • Aisialdia
    • Diskurtsoa
    • Parte-hartzea
    • Sensibilizazioa
  • Kontaktua
  • Egin zaitez bazkide!
    • Erabilera Baldintzak
Menu

MINTZALAGUNA ELKARREKIN! Euskara bizi, erabili.

Posted on 2021/01/12 by jardun

Parte hartu al duzu 2. Euskaraldian? Ziur baietz! Eta orain euskara praktikatzen jarraitzeko
garaia da. Ez duzula saltoa eman oraindik? Ba garaiz zabiltza!

Mintzapraktikako taldeetan lagun artean euskaraz aritzeko aukera bikaina daukazu! 2021a
aukeraz hasteko modu hoberik ba al da? Eman izena Mintzapraktikako taldeetan eta segi
euskara ingurukoekin erabiltzen!

Urrian ikasturtea hastearekin batera, Mintzalagun talde berriak sortuko ziren eta urtarrilean
komunitatearen sareak ehuntzen jarraituko dugu bigarren izen emateari esker.
Mintzalaguna euskara bizi eta erabiltzeko aukera paregabea da. Izan ere, ekimenak
euskaraz aritzeko gune eta uneak sortzen ditu. Astero taldean ordu betez herrikideekin
mintzapraktika egiteko elkartzen dira. Urtean zehar, ekintza osagarrien bidez, gainerako
kideak ezagutzeko aukera izaten dute. Zure herriko euskaldunekin esperientziak
partekatzeko prest? Ez galdu aukera eta eman izena.
Mintzalagunak euskaraz bizi nahi dutelako, bospasei laguneko taldetan elkarturik, adiskide
giroan aritzen dira hizketan eta pixkanaka sumatuko dute mintzapraktikaren efektua: kalean
ere imajinatzen ez luketen hamaika pertsonekin hasiko dira euskaraz hitz egiten.

Euskaraz aritzeko ohitura, trebetasuna eta erraztasuna lortu nahi dutenak eta euskaraz
normaltasunez aritzen diren laguntzaileekin mintzapraktika taldeak antolatzen ditugu.
Beldurrei aurre egin nahi dietelako, ahaztutakoak berriz gogorarazteko, euskara maila
hobetzeko edota euskaraz gozatzeko ematen dute izena.

 Parte hartzaileen artean talde txikiak egiten dira
eta astean behin ordu betez beraien aisialdi
garaian elkartuko dira paseoan, kafetegian,
parkean… euskaraz aritzeko, euskaraz bizitzeko.
● Bi modutara parte har daiteke, euskara
praktikatuz (bidelaria) eta euskara praktikatzen
lagunduz (bidelaguna). Mintzalagun bihurtzeko
baldintza bakarrak, euskaraz komunikatzeko gai
izatea eta astean ordubetez elkartzeko prest
egotea dira.

 

1)mintzalaguna

Elkarbanatu:

  • Twitter
  • Facebook
  • Email

Iruzkina uztera animatu! Cancel reply

Kategoriak

  • Aktak Aisialdia
  • Aktak Diskurtsoa
  • barnekoak
  • berriak
  • berriketan
  • Jardun gogoetan
  • kataian
  • lehiaketak

Talde Bazkide Laguntzaileak:




Kutxabank_07_col_pos


https://jardun.eus/wp-content/uploads/2024/12/Fagor-Automation-logoa-300x95.png

Egin zaitez idazlagun!

Twitter-en

@JardunEus(r)en Txioak

Azken bidalketak

  • Maiatzaren 14ra arte egongo da Pentekoste jaietako zapirako marrazki eta lema lehiaketan parte hartzeko aukera!!
  • UDALEKU IREKIAK: Bidali zure curriculuma maiatzaren 11a baino lehen!!
  • MAIATZAREN 22AN JARDUNEKO GAZTETXOEN ANTZERKI TALDEAREN EMANALDIA
  • MAIATZEKO EUSKARAREN BOZGORAILUA
  • UDALEKU IREKIETARAKO LAN POLTSA

Iruzkin berriak

  • Olatz(e)k Aidau haurren zerbitzuan egindako ekintzak urrian bidalketan
  • Jardunek jaietako zapia diseinatzeko aukera emango du – Bergara On(e)k Jaixetako zapixak bidalketan
  • Jardunek jaietako zapia diseinatzeko aukera emango du – Bergara On(e)k Jaixetako zapixak bidalketan
  • Poza#32 “Egunean Behin” | Jardun Euskara Elkartea(e)k Egunean Behin eta “Ariz-Ondo” bidalketan
  • ‘Euskararen aztarnak Sardinian’ hitzaldia eta liburu-aurkezpena, bihar, azaroak 15 asteazkena, Bergaran | Iruña-Veleia, egia ala gezurra?(e)k “Euskararen aztarnak Sardinian” liburuaren aurkezpena bidalketan

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org
©2025 Jardun Euskara Elkartea | Design: Newspaperly WordPress Theme