BERRIKETAN 2017/2018
Ohi bezala, Bergaran, urritik aurrera berbalagun taldeak osatuko ditugu. Ikasturte honetako kanpaina ” mintzalaguna, hartu, eman, eragin” lelopean egingo dugu.
Berriketani esker modu atsegin, hurbil eta parte hartzailean euskara praktikatu dezakezu. Programa honetan, euskaraz aritzeko ohitura, trebetasuna eta erraztasuna lortu nahi dutenak eta euskaraz normaltasunez aritzen diren laguntzaileekin mintzapraktika taldeak antolatzen ditugu. Mintzapraktika talde bakoitzean hiru edo lau lagun izaten dira, modu honetan konfiantzazko giroa ziurtatzen da. Talde bakoitza astean behin biltzen da eta gutxienez ordu betez aritzen da mintzapraktikan. Asteroko dinamika honez gain, ia hilabetero ekintza kulturalak eta beste ekintza osagarri batzuk antolatzen ditugu, euren arteko sarea handitu eta hedatu dadin.
Behar eta gogoen araberako taldeak antolatzen dira, hau da, zure behar eta ahalmenaren arabera aukeratu dezakezu nola parte hartu nahi duzun Mintzalagunak egitasmoan. Taldeak antolatzerako orduan, ordutegia, adina eta zaletasunak kontuan hartzen dira, honela parte hartzea erosoagoa da. Lagun giroan paseatu, kirola egin, kafetxo bat edo tragotxo bat hartu edo besterik gabe elkartu eta elkarren konpainia eta berbaldiaz gozatu. Azken finean , askatasun osoz erabakitzen dute elkartzeko lekua.
ZATOZ BERRIKETANERA!
Mila arrazoi mintzalagun izateko!
Bidelariak
Euskaraz bizitzeko ohiturarik ez, egunerokoan inguruan hitz egiteko aukerarik ez, euskara ikasten ari direnak, aspalditik euskaraz hitz egin ez eta jariotasuna berreskuratu nahi dutenak.
Bidelagunak
Euskaldun askok hizkuntzaren normalizazio prozesuari bere ekarpena egin nahi diote, euskaraz hitz egiterakoan zailtasunak dituztenei elkarrizketaren bidez lagunduz.
Izen ematea: https://labur.eus/berriketan