Aurten ere, zuen Errigorako saskiak eskatzeko aukera izango duzue Urriaren 24tik Azaroaren 12ra bitartean. Urtean bi kanpaina izaten dira, udaberrikoa eta udazkenekoa, biek dituzte oinarri, Euskara, Nafarroa hegoaldea, elikadura-burujabetza eta auzolana.
Errigorako web orrian ikusi daitekeen bezala, “Udazkenean Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka. Nafarroa hegoaldeko produktuz osatutako saskiak milaka etxetara eramaten ditugu kanpaina honetan. Kasu honetan, auzolanari esker, bertako euskalgintzari ekarpen-ekonomiko garrantzitsua egiten diogu (saski bakoitzaren balioaren %25). 2013an kanpaina lehenengoz egin zenetik eskaintzan hainbat aldaketa egin dugu. Egun 3 saski ematen dira aukeran.”
Euskarari beharrezko bultzada emateko zuen saskia eskuratzera animatu nahi zaituztegu. Horretarako, www.errigora.eus webgunean edota Jarduneko bulegoan bertan egin daiteke otarren eskaera.
SASKI BELTZA (betikoa): orburuak, pikilo mermelada, pikilo piperrak, zaizuri zuriak, teilak, tomate frijitua, mertxika almibarretan, oliba-olio birjina estra, kardua, mahats-zukua, botila-ardoa, potxak, piper-mamia + korrikaren katilua. 55€
SASKI BERDEA (ekologikoa): txitxirioak, ardo-ozpina, oliba-olio birgjina estra, barazki-menestra, pasta, orburuak, pikillo piperrak, arroza, zainzuri zuriak, botila-ardoa, udare zukua + seaskaren egutegia. 65€
SASKI ZURIA (berezia). orburuak, pikilo piperrak, zainzuri zuriak, botila kriantza, txokolatezko zigarretak, patxaran pastak, patxarana, oliba-olio birjina estra, arbendol polboroiak + D ereduaren haziak. 75€