Martxan da Euskal Herriko lehiaketa maitagarriena. Aurten, Jardun euskara elkarteak Amodiozko gutunen XXXIII. eta Amodiozko esaldien IX. lehiaketa antolatu du.
Aurten iaz bezala, ohiko sariez gain (1. eta 2. saria, Bergarar onenaren saria eta gazte saria), lehen aldiz parte hartzen dutenentzat saria ere egongo da.
Ahalik eta jende gehienak lehiaketa honen berri izan dezan hemen dituzue edizio honetarako oinarriak.
BERGARAKO AMODIOZKO GUTUNEN XXXIII. LEHIAKETA
1.- Lehiaketa honetan 2009an edo lehenago jaiotako edozein pertsonak parte har dezake.
2.- Lan guztiak jatorrizkoak, argitaragabeak eta euskaraz idatziak izan beharko dute. Gehienez 10 gutun aurkezteko aukera dago (baita aurreko urteetan sarituak izan ez diren gutunak ere).
3.- Lanek gutun forma izan beharko dute eta DIN A4 orritan eskuz zein ordenagailuz idatzita aurkeztu ahal izango dira. Lanen luzera ezin izango da bi orrialde baino gehiagokoa izan.
4.- Posta arruntez bidaltzeko, egilearen datuak (izen-abizenak, jaiotze data, telefonoa, helbidea) kartazal txiki batean sartu, ondoren kartazal txiki hau eta gutuna kartazal handiago batean sartu eta bidali.
Posta elektronikoz bidaltzeko, gutuna fitxategi batean bidaliko da, “gutuna” izenarekin eta egilearen datuak, “egilea” izena duen beste fitxategi batean.
5.- Gutunak honako helbide honetara bidali beharko dira:
Amodiozko gutunen lehiaketa
Jardun Euskara Elkartea, Oxirondo plaza 2, 1. solairua
20570 Bergara – Gipuzkoa
6.- Lanak jasotzeko azken eguna 2025eko urtarrilaren 7a izango da.
7.- Sariak honako hauek izango dira:
- 1. saria: 500 euro
- 2. saria: 250 euro
- Bergarar onenarendako saria: 150 euro (1. edo 2. saria Bergarako norbaitek lortuko balu, bergarar onenarentzako saria hurrengo bergarar onenari emango litzaioke).
- 1998an edo beranduago jaiotakoen artean, gutun onenaren saria: 150 euro. Epaimahai gazteak emandako saria (1. edo 2. saria 26 urtetik beherako norbaitek lortuko balu saria hurrengo gazte onenari emango litzaioke).
- Lehen aldiz parte hartzen dutenen artean gutun onenaren saria: 100 euro: Kasua bada parte hartzaileak bere datu pertsonalekin batera adierazi beharko du lehen aldiz parte hartzen duela.
- Gutun berak ezin izango du sari bat baino gehiago eskuratu.
8.- Sari ematea, otsailaren 14an, ostirala, San Balentin egunean egingo da, Bergarako Irizar jauregian, iluntzeko 19:00etan.
9.- Lan guztiak Jardun Euskara Elkartearen esku geratuko dira eta osorik zein zatika argitaratzeko aukera izango du, beti ere, egilea zein den garbi adieraziz.
10.- Lehiaketaren epaimahaia literatura eta kultura munduko pertsona ezagunek osatuko dute. Gazteen sarirako epaimahaia berriz, Bergarako ikastetxeetako ikaslez osatua egongo da.
AMODIOZKO ESALDIEN IX. LEHIAKETA
1.- Lehiaketa honetan edozein pertsonak parte har dezake.
2.- Mezu guztiak jatorrizkoak, argitaragabeak eta euskaraz idatziak izan beharko dute.
3.- Amodiozko esaldia (gehienez 10 esaldi) whatshappez edo mezuz 605712469 telefono zenbakira edo e-postaz amodiozkogutunak@gmail.com helbidera bidali beharko da 2025eko urtarrilaren 12a baino lehen.
4.- Saria
- Amodiozko esaldi onenarendako saria: 100 euro. Epaimahai gazteak emandako saria.
Informazio gehiago nahi izanez gero (lehiaketari buruzko datu gehiago, iazko irabazleak…) hemen aurkituko duzue.
Telefono zenbakiak: 943763661 / 605712469 (Maitane)
Web orria: www.jardun.eus
E-posta: amodiozkogutunak@gmail.com

