Kaixo,
Jardun euskara elkarteak Elikaenearen eta Bergarako Udalaren laguntzarekin, Bergarako GAZTETXEF lehiaketa antolatu du herriko gazteentzat.
Behean dituzue Gaztettxef lehiaketa berriaren oinarriak:
Animatu eta parte hartu!!

Bergarako GAZTETXEF lehiaketa
OINARRIAK
Jardun euskara elkarteak Elikaenea eta Bergarako Udalaren laguntzarekin antolatutako Bergarako gazteei zuzendutako sukaldaritza lehiaketa.
- DBHko gazteek parte hartu ahalko dute.
- Bi eta lau parte-hartzaile arteko taldeetan.
- Lehiaketan parte hartzeko platerak “pintxo” moduan aurkeztu beharko dira. Mokadu tamaina izan beharko dute, hau da, txikiak. Pintxoa edozein motatakoa izan ahalko da (ogian, kazuelatxoan, gazia, gozoa…). Pintxo bakoitzetik 4 ano/ale prestatu/aurkeztu beharko dira.
- Izen emate epea martxoaren 16an amaituko da.
- Izena ematerako orduan taldearen izena, taldearen ordezkaria eta prestatuko diren bi pintxoen izenak eta errezetak eman beharko dira.
- Lehiaketa Oxirondoko azokan gauzatuko da.
- Lehiaketa martxoa-apirila bitartean izango da. Izena ematen duten talde kopuruaren arabera kanporaketa bat (martxoaren 21ean) edo bi (martxoaren 28an) eta finala (apirilaren 4an) ospatuko dira. Saioak ostiral arratsaldetan izango dira, 17:00etatik 19:00etara.
- Talde bakoitzak bi pintxo aurkeztu eta prestatu beharko ditu. Pintxoak aurkezterakoan pintxoari jarritako izenari, erabilitako osagaiei eta prestaketa prozesuari buruzko azalpen laburra eman beharko da epaimahaiaren aurrean.
- Talde bakoitzak bere pintxoak prestatzeko behar dituen osagaiak hartzeko 3 minutu izango ditu eta ondoren bi pintxoak prestatzeko beste 45 minutu.
- Hiru kidez osatutako epaimahaia eratuko da.
- Besteak beste, honakoak baloratuko dira: pintxoen prestaketa prozesua, zaporea, presentzia, originaltasuna, garbitasuna eta txukuntasuna, talde lana/elkarlana eta euskararen erabilera eta zuzentasuna.
- Sariak: Talde irabazleak 100€ eta kide bakoitzarentzat pizza baterako balea. 2. sailkatuak 50€ eta kide bakoitzarentzat pizza baterako balea. 3. sailkatuak kide bakoitzarentzat pizza baterako balea.
- Lehiaketarako behar den material guztia antolakuntzak jarriko du. Baliabide hauek izango ditu talde bakoitzak: su plaka, sukaldeko tabla eta mahai-tresnak, kazuela eta sartagia, amantalak eta trapuak.
- Lehiaketan zehar argazkiak eta bideoak aterako dira eta lehiaketan parte hartzeak hau onartzea dakar.
