Ikasturteko Debagoineko lehen mintza-ekintza astro-behaketa izan da
Berbalagun egitasmoa bueltan da Debagoienean eta joan den ostiralean egin genuen ikasturteko lehenengo mintza-ekintza bateratua. Ilatargi astronomia elkarteko kideen gidaritzapean, astro-behaketa bat egingo zuten.
Debagoieneko euskara elkarteek antolatzen dituzte Berbalagun egitasmoko taldeak herriz herri, eta baita mintza-ekintzak ere. Egubakoitzekoa Unibertsoan barrena euskaraz lelopean egin zuten eta ilargia, Saturno, galaxiak eta nebulosak ikusi zituzten.
Horrez gain, gogorarazi dute mintza-praktika taldeetan bidelagun zein bidelari aritzeko aukera dagoela oraindik. Asteroko ordubeteko saioez gain, hainbat mintza-ekintza egingo dituzte ikasturtean zehar.

