Primeran Gaztelekuko afaria
Igande gauean Gaztelekuan egindako afarian primeran pasatu zuten bertaratu ziren gaztetxoek! Ederra plana!
Bergarako ludotekak
Hemen dauzkazue, Oxirondoko, Angiozarko eta Osintxuko ludotekek prestatutako maiatzerako ekintzen kartelak.
Animatu primeran pasatzera!
Maiatzeko euskararen bozgorailua
Hona hemen maiatzeko euskararen bozgorailua: “euskaraz ulertzen dut, BELARRIPREST-a naiz, egidazu euskaraz!”
Herri Urratsera autobusa
Maiatzaren 13an, urtero bezala Herri Urrats jaia ospatuko da Senperen. Bertara autobusez joan nahi duenak maiatzaren 10a baino lehen erosi beharko ditu txartelak Jardunen. Animatu!
OXIRONDOKO LUDOTEKAN ANTZERKIA IKUSTEN ETA ARRIZURIRA IRTEERA
Kaixo kaixo: Joan den asteartean, giro ona zegoela eta, Ludotekan geunden guztion artean erabaki genuen Arrizuriko parkera joatea. Bertan denetarik egin genuen, zuhaitzetan jolastu, hostoak bildu, ezkutaketan ibili,… oso arratsalde ederra izan…
Berriketan egitasmoa indartsu Bergaran
BERRIKETAN taldeen helburu nagusia da euskaltegitik kanpo euskara praktikatzeko aukerak eskaintzea. Printzipioz astean behin ordubete baten 3-4 pertsonako taldetan elkartu eta euskaraz hitz egiteko konpromezua hartzen dute partaideek. Eta horren osagarri urtean zehar egun erdiko edo egun osoko irteera batzuk proposatzen zaizkie, herriko beste taldeekin eta beste herri batzuetakoekin ere elkartu ahal izateko.
Igandean afari-pasada Gaztelekuan
Igande honetan Gaztelekuan afari-pasada egongo da. 3 euro ordaindu beharko dira eta izena emateko Gaztelekuko mugikorrera idatzi beharra dago ostirala baino lehen. Ez galdu aukera bikain hau giro ederrean afaltzeko!
Osintxuko ludotekan eskulanetan
Aste honetan Osintxuko ludotekan eskulanak egiten ibili dira. Hain zuzen ere, bertako aulkiak margotu dituzte. Ikusi zelako politak gelditu diren!
Gaztelekutik surf egitera
Asteburuan Zarautzera surf egitera joan ziren Gaztelekuko hainbat gazte. Eguraldia lagun, primeran pasatu zuten olatu artean gainera! Ga
