Atzo asteazkeneko azokan txorimaloak egiten ibili ziren hainbat gaztetxo. Sormen tailer polita burutu zuten eta txorimalo eder askoak egin zituzten.
Egindako lanak azokan daude ikusgai. Pasa bertatik eta eman begiratu bat!
Atzo asteazkeneko azokan txorimaloak egiten ibili ziren hainbat gaztetxo. Sormen tailer polita burutu zuten eta txorimalo eder askoak egin zituzten.
Egindako lanak azokan daude ikusgai. Pasa bertatik eta eman begiratu bat!
Apirilean ere ekintza ugari izango dira Xabalote Gaztelekuan! Aste Santuko egunetan itxita egongo den arren hilabete honetan asteburuetaz gain aste barruko egun batzuetan ere zabalik egongo da. Animatu eta gerturatu giro bikainean arratsalde ederrak…
Apirileko euskararen bozgorailua: Edonon eta edozeinekin “Ez uka ez lotsa euskaraz mintza”
Larunbat goizean jolas ezberdinak ezagutzen egon zen hezitzaile talde bat. Primeran pasatu zuten eta hemendik aurrera antolatzen diren ekintza ezberdinetan jolas hauek proposatzeko aukera izango dute! Ea gustoko dituzuen!
Apirilerako ere ekintza ederrak prestatu dituzte Bergarako, Osintxuko eta Angiozarko ludoteketako hezitzaileek.
Ez galdu aukera eta gerturatu lagun artean primeran pasatzera!
Aste honetan ere hainbat ekintza desberdin egin ditugu Oxirondoko ludotekan. Askorentzat gainera inoiz egin bareko ekintzak izan dira. Astelehenean azalerako ukendua egin genuen ludotekan daukagun aloe vera lorea erabilita. Martitzenean berriz, ludotekako…
Bihar hasiko da KORRIKA Otxandion eta 11 egunez gau eta egun gelditu ere egin gabe ibili ondoren apirilaren 9an amaituko da Iruñean. Korrikaren amaiera jaira joateko autobusa egongo da goizeko 9:00etan irtenda Bergarako autobus geltokitik.
Apirilean ere egongo da zer egin asteburu arratsaldetan! Txapliguko haur eta hezitzaileek egitarau polita osatu dute hilabete honetarako!
Aste honetan bi ekintza arrakastatsu burutu ditugu Oxirondoko ludotekan. Alde batetik, udaberriari ongi etorria emateko hazien landaketak egin genituen martitzenean. Haur bakoitzak bi lorontzi eraman zituen etxera bertan zaindu eta loreak hazten…
Mintzanet ekimenaren aurkezpena apirilaren 3an, astelehena, 18:30ean Irizar Jauregian egingo da. Honen inguruko informazio gehiago izateko ez galdu aukera eta gerturatu!