Maiatzaren 28an, Oñatin elkartuko dira aurten Auzoko egitasmoa martxan duten herri guztietako parte-hartzaileak.
TXAPLIGU TALDEKOAK PROGRAMAKETA OSATZEN!
Jardun Euskara Elkarteko asteburuko aisialdiko haur eta hezitzaileak maiatzean egingo diren ekintzak antolatzen aritu ziren. Bakoitzak bere ekarpen eta ideiak bota eta asanblada bitartez osatu dute maiatzeko programaketa. Orain, beraiek pentsatutako ekintzekin…
BERGARAKO LUDOTEKAK MAIATZEAN ERE EKINTZAZ JOSITA
Ekainean egingo den ludoteken jairako, prestaketa lanetan hasiko dira haur eta hezitzaileak, irteerak egingo dituzte, sukaldaritza…EKINTZA UGARI!
Herri urratsera joateko autobusa
Maiatzaren 8an ospatuko da iparraldeko ikastolen aldeko Herri urrats jaia eta bertara joateko autobusa jarri dugu bailarako euskara elkarteen artean.
Begiraleentzat lan deialdia
Uztaileko udaleku irekietan begirale moduan lan egin nahi duenak, curriculuma aurkezteko epea izango du apirilaren 25etaik maiatzaren 10era arte.
Udaleku irekietan zaintza zerbitzua
Bergarako Udalak antolatzen dituen uztaileko udaleku irekiak Jardun euskara elkarteak kudeatuko ditu aurten ere. Euskarazko aisialdi hezitzaileaz gozatzeko aukera ezin hobea izango da.
ASTEBURUKO AISIALDIKO HAURRAK GELDITU BARIK!
Txapliguko, asteburuko aisialdiko haur eta hezitzaileak, hilabete honetan ere ekintza ugari egiten gabiltza. Haur partehartzaileak benetan. Guztiok erabakitako ekintzak eginaz asteburu bikainak pasatzen ditugu. Ikasturtea amaitzeko gutxi falta zaigu baina topera aprobetxatuko…
Lan eskaintza – Aroztegi aretoa
Jardunek Aroztegi erakusketa aretoan harrera eta zaintza lanak egiteko langilea behar du.
Eskatu zuk ere!
Debagoieneko Udalek, Jardun, AED eta Loremandi euskara elkarteek eta Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuak (Debagoieneko Osakidetzak) elkarleanean kanpaina bat jarri dugu martxan herritarrek Osakidetzarekin duten hartu-emanetan lehentasunezko hizkuntza euskara izan dadin eskatzeko.
BAT-BATEAN; “Munduko musikekin bertsotan”
JARDUN euskara elkarteak apirilaren 15erako, BAT BATEAN: Munduko musikekin bertsotan ikuskizuna antolatu du Bergarako Arrano tabernarekin elkarlanean.