
IHAUTERIAK
Gure zerbitzuetan ere ospatuko ditugu aurtengo ihauteriak. Angiozarko ludotekan, Aidau haurren zerbitzuan, Osintxuko ludotekan eta asteburuko aisialdian (Txapligu). Ekintza eta jolas ezberdiñen bitartez, haurrek ere bertan gozatzeko aukera izan dute.
BERGARAKO AMODIOZKO GUTUNEN IRABAZLEAK ETA SARI BANAKETA EKITALDIA
Epaimahaiak bere lana egin ondoren, otsailaren 14an, San Balentin egunean,Bergarako Irizar jauregian banatu genituen Amodiozko gutunen eta esaldien sariak.

AMODIOZKO GUTUNEN ETA ESALDIEN SARI BANAKETA
XXXI Amodiozko gutunen eta VII. esaldien sari banaketa ekitaldia egingo da datorren otsailaren 14an 19:00etatik aurrera Irizar Jauregiko “Euskaldun berria” aretoan. Epamahai nagusia zein gaztea honako kideek osatu dute: Nagusia: Yune Nogueiras, Anje Duhalde, Esti Markez eta Iñaki Serrano Gaztea: Iraia Garitaonandia, Anouk Roos, Eider Elorza, Andrea Cachafeiro eta Yune Fernandez

URTARRILEKO EKINTZAK – AIDAU Haurren Zerbitzuan
Kaixo lagunak!! 2023a primeran hasi dugu Aidau Haurren Zerbitzuan. Oporretatik itzuli ginenean opari askorekin topo egin genuen. Ikasturte honetan oso formalak izan gara eta oso ondo portatu garenez, Olentzero eta Mari Domingik opari mordo bat ekarri dizkigute. Urtarrila opariak irekitzen hasi genuen, eta a zer sorpresa! Mahai-jolas berriak, albaitari lanak egiteko postu bat, baloiak, diaboloak

Otsaileko Euskararen Bozgorailua
Otsaileko euskararen bozgorailua: “Euskaldunberritasuna nire altxorra da. Guztiz preziatua. Bideak eman eta ematen didan guztiagatik maitatua”

HELDUENTZAKO MAGIA IKASTAROA
Jardun Euskara Elkarteak “Magia Ikastaroa” antolatu du martxorako. Imanol Ituiño-ren eskutik izango dugu aukera urte askotako esperientziaz ikasteko eta gozatzeko. Izena emateko edo/eta informazio gehiagorako idatzi jardunkultura@topagunea.eus-era edo deitu 605712469. Plaza mugatuak egongo dira!

Txapligu, asteburuko aisialdia martxan
Gabonetatik bueltan martxan hasita gaude asteburuko aisialdiko taldearekin. Gaztetxoek gogoz hartu zuten pasa dan asteburuan oporren ostean berriz ere martxan hastea. Hilabetea ekintzaz betea dator!

Urtarrileko Euskararen Bozgorailua
Urtarrileko euskararen bozgorailua: “Egin ezazu gaur, zuk pentsatzen duzun bitartean, beste batzuk egiten ari dira” Chemon

OSINTXU
Osintxuko liburutegiak osintxuko ludotekako haur eta hezitzaileen laguntzaz, auzoan jarri duten gabonetako zuhaitza apaintzen egon dira egun hauetan. Auzoak ere gabonetako giro hori izan dezan.