Dagoeneko martxan da gure lehiaketarik jaizaliena!!
Animatu eta parte hartu!
Oinarriak:
– Bi lehiaketa egongo dira: alde batetik, marrazkia lemarekin eta bestetik lema soilik.
– Edonork parte har dezake eta nahi beste marrazki edota lema aurkeztu ditzake.
– Marrazkietan bi kategoria egongo dira: haurrena (12 urtetik behera) eta helduena (12 urtetik gora). Lema berriz, jasotako guztietatik bakarra aukeratuko da.
– Marrazkiak, zuri-beltzean, A4 formatuan aurkeztu behar dira.
– Marrazkiaren gaia: jaiak
– Lema: marrazkiarekin batera euskararen aldeko lema labur bat jarri behar da. Baina lema bakarrik aurkezteko aukera ere badago.
– Ez da onartzen inolako irudi sexistarik edota estereotipo sexistekin zerikusirik duen mezu, irudi edo bestelako elementurik.
– Lanean ez da egilearen daturik jarriko. Egilearen datuak (izen abizenak, adina, telefonoa eta helbidea) kartazal itxi batean sartuko dira eta kartazal hau eta marrazkia/lema, beste kartazal handiago batean sartuko dira. E-postaz bidaliz gero, bi fitxategitan bereiztu: alde batetik marrazkia eta bestetik egilearen datuak.
– Lanak aurkezteko azken eguna: maiatzak 14, asteazkena
– Lanak JARDUNeko bulegoan aurkeztu (Oxirondo plaza 2-1. solairua) edo jardun@topagunea.eus helbide elektronikora bidali beharko dira.
– Sariak: Helduen marrazkia:100€
Haurren marrazkia: 60€
Esaldi onena: 40€
– Saria eman gabe gera daiteke, epaimahaikoek horrela erabakitzen badute.
