Skip to content
Jardun Euskara Elkartea
Menu
  • Aurkezpena
  • Cookie Politika eta Konfigurazioa
  • Zerbitzuak
  • Lan Talde Irekiak
    • Aisialdia
    • Diskurtsoa
    • Parte-hartzea
    • Sensibilizazioa
  • Kontaktua
  • Egin zaitez bazkide!
    • Erabilera Baldintzak
Menu

“Turnoka” film laburraren zuzendaria den Aitor Alberdiri elkarrizketa

Posted on 2022/03/162022/03/16 by jardun

Astebete besterik ez da falta, Bergaran, Laburbirako azken edizioa gozatu ahal izateko. Honen harira, egitarauaren barruan aurkitzen den “Turnoka” film laburraren zuzendaria den Aitor Alberdiri elkarrizketa txiki bat egiteko aukera izan dugu.

Hemen duzue:

1-NOLA SORTU ZENUTEN PROIEKTORS SORMEN TALDEA? NOLATAN HASI ZINEN PROIEKTU HONETAN?
Beharbada bigarren galderatik hasiko naiz, 2015ean Leintz Gatzagako etxe zahar bateko ganbara batean zinema proiektore batzuk eta film zahar batzuk aurkitu nituen.
Aurkikuntzarekin harrituta, hura aztertzea erabaki nuen. Material horren jabea aurkitzen saiatu nintzen, eta film horiek ikusteko modua bilatzen hasi nintzen. Zoritxarrez, pertsona hori hilda zegoela jakin nuen. Eta pelikulak ikusteko edo, Super 8 proiektore bat aurkitu behar nuen, edo, bestela, Gatzagako ganbaran aurkitutakoak konpondu beharko nituzke.
Prozesu horretan, Jesus Maria Agirrek eta biok Eibarren ezagutu genuen elkar. Makina horien konponketan aditua izateaz gain zinemaren mundua ondo ezagutzen du. Gatzagako proiektoreetako bat konpontzea lortu genuen eta azkenean aurkitutako filmak ikusi ahal izan
genituen. Ikusitako materiala zoragarria zela iruditu zitzaigun. Eta horrekin zerbait egin zitekeela pentsatu genuen. Gutxienez, irudi haiek jaso zituen pertsonari errekonozimendua egitea. Uste dut momentu hau izan zela Proiektors taldearen hasiera.

2- ZER EGITEN DUZUE?
PROIEKTORSen nahiko jarduera dago: hainbat formatutako film analogikoak bilatzen ditugu (Super 8, 8mm, 16mm, etab.) eta 300 bat edo gehiago aurkitu ditugu. Era berean, film horiek ikusteko aukera ematen diguten zinema-proiektoreak berreskuratu eta konpontzen ditugu. Une honetan 50 unitate inguru ditugu, 1936 eta 1980 artekoak. Zine proiektore guzti hauekin erakusketa bat diseinatuta daukagu herriz-herri eramateko prest. Euskal Herrian ezagutzen dugun bildumarik interesgarrienetariko bat izan daitekeela uste dugu, oso interesgarria. Lokalizatutako irudi eta film analogiko batzuekin, dagoeneko bi dokumental garatu ditugu. APODAKA (11 ́) Leintz Gatzagako irudiekin osatuta eta BERGARA 1965-85 Serafin Esnaolaren begirada (38 ́), Asier Altuna eta Migel Angel Elkoroberezibar ekin batera sortutako lana.
Seminarixoan aurkeztutakoa da eta seguraski besteren bat egingo dugula.

Bestalde, mota honetako zinema-proiektoreekin eta film analogikoekin lan egiten duten estatuko artista batzuei laguntza ematen ari gara, horrelako proiektoreei konponketak eta hobekuntzak eginez. Are gehiago, prototipo desberdinak egitea proposatu digute, proiektore horietara egokitzeko, beraz ideiak sortzen gabiltza. Gaur egun, HELMHOLTZ organoarekin bueltaka gabiltza.1960an Eibarrren sortutako musika tresna bat da. Eta joan den azaroan kontzertu handi bat antolatu genuen artista oso
ezagunekin. The Badass Project bergararrekin batera horri buruzko dokumental bat sortu dugu eta datozen asteetan ikusi ahal izango da “HELMHOLTZ BI HIRI, BI ORGANO” dokumentala.

3-ZERK ERAMAN ZAITU FILM LABUR BAT EGITERA? NOLAKO ESPERIENTZIA IZAN DA?
Aspaldi nuen ideia hau buruan. Uda batean gidoia idatzi ondoren, ordurako lortuta nituen irudi eta film analogikoekin film laburra egitea pentsatu nuen, baina hori ez zen posible izan. Beraz, nire irudiak grabatu behar izan nituen eta, ondorioz, proiektu bat sortu zen. Lagunekin ideia partekatu eta talde on bat osatzea lortu nuen; Etor Larrañaga, Iker Etxeberria, Asier eta Eneko Balzategi bergararrak, Josu Margusino abadiñoarra eta Ander Larrañaga gatzagarrekin batera. Hutsetik hasi behar izan genuen. Baina erronka handi bat izateaz gain, oso lan interesgarria izan zen. Askotan komentatzen dut, TURNOKA oso diru gutxirekin baina gogo handiarekin egindako lana dela.

4-ZER TOPATUKO DU IKUSLEAK “TURNOKA” FILM LABURREAN?
TURNOKA umore puntu batekin kontatutako 8 minutuko lanari buruzko istorio bat da. Deba bailaran bizi garenok oso ondo dakigu zer den txandaka edo errelebotan lan egitea. Bestalde, film labur honek lan mota desberdinak daudela erakutsi nahi du. Ia guztia Bergaran filmatuta dago eta nolabait, ikusizko eragina sortu nahi du, dialogorik ez du eta. Balza anaiek ekoitzitako musikak protagonismo handia hartu eta pelikulatik garraiatzen gaitu. Bestalde, Iker eta Etorren interpretazio-lana nabarmendu nahi nuke, itzelak dira!. Etorrek ekoizle gisa ere lan egin du nirekin.
5-KORONABISURAK KOLPE LATZA EMAN DU KULTURAN, NOLA IKUSTEN DUZU ETORKIZUNA?
Egia esan, pandemiak gogor jo du kulturaren mundua, eta oraindik ere hala jarraitzen duela esango nuke. Etorkizuna oso oparoa izango dela uste dut, lan asko sortzeko denbora eman baitu. Eta horiekin guztiekin gozatzeko unea iritsiko da!
6-ZERGAITIK DIRA BEHARREZKOAK LABURBIRA BEZALAKO EUSKARAZKO FILM LABURREN
ZIRKUITUAK?
Uste dut oso beharrezkoak direla film labur hauek ahalik eta publiko gehienarengana iristeko. Hedapen bide handi bat sortzaileentzat, gozada bat. Oso ondo legoke horrelako gehiago egotea!

 

Aitor 010 21 TURNOKA Kartela V3

Elkarbanatu:

  • Twitter
  • Facebook
  • Email

Iruzkina uztera animatu! Cancel reply

Kategoriak

  • Aktak Aisialdia
  • Aktak Diskurtsoa
  • barnekoak
  • berriak
  • berriketan
  • Jardun gogoetan
  • kataian
  • lehiaketak

Talde Bazkide Laguntzaileak:




Kutxabank_07_col_pos


https://jardun.eus/wp-content/uploads/2024/12/Fagor-Automation-logoa-300x95.png

Egin zaitez idazlagun!

Twitter-en

@JardunEus(r)en Txioak

Azken bidalketak

  • Maiatzaren 14ra arte egongo da Pentekoste jaietako zapirako marrazki eta lema lehiaketan parte hartzeko aukera!!
  • UDALEKU IREKIAK: Bidali zure curriculuma maiatzaren 11a baino lehen!!
  • MAIATZAREN 22AN JARDUNEKO GAZTETXOEN ANTZERKI TALDEAREN EMANALDIA
  • MAIATZEKO EUSKARAREN BOZGORAILUA
  • UDALEKU IREKIETARAKO LAN POLTSA

Iruzkin berriak

  • Olatz(e)k Aidau haurren zerbitzuan egindako ekintzak urrian bidalketan
  • Jardunek jaietako zapia diseinatzeko aukera emango du – Bergara On(e)k Jaixetako zapixak bidalketan
  • Jardunek jaietako zapia diseinatzeko aukera emango du – Bergara On(e)k Jaixetako zapixak bidalketan
  • Poza#32 “Egunean Behin” | Jardun Euskara Elkartea(e)k Egunean Behin eta “Ariz-Ondo” bidalketan
  • ‘Euskararen aztarnak Sardinian’ hitzaldia eta liburu-aurkezpena, bihar, azaroak 15 asteazkena, Bergaran | Iruña-Veleia, egia ala gezurra?(e)k “Euskararen aztarnak Sardinian” liburuaren aurkezpena bidalketan

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org
©2025 Jardun Euskara Elkartea | Design: Newspaperly WordPress Theme