June Agirre Ansa, Alex Altuna Tojal eta Oier Markotegi Zubillaga Mondragon Unibertsitateko ikasleek egin dute “Urak eginen du bide” dokumentala. Hauxe izanik dokumentalaren argumentua: «Azken hamarkadetan iraultza digitalak hainbat aldaketa ekarri ditu pantailen eta ikus-entzunezkoen kontsumoan. Testuinguru berri horretan, euskarak bizi duen egoeraren berri jasotzen du lanak zenbait adituren bitartez». Pantailak euskaratzeko erronkari begira, aintzat hartzeko hausnarketa ugari entzuten dira 30 minutuko lanean.

Errekak eta ibaiak. Uraren soinua. Euskaraz lan egiten duten hainbat profesionalen hitzak entzuten dira dokumentalean: Antton Telleria Mihiluze lehiaketako aurkezlea, Itziar Ituño aktorea, Nerea Arriola Go!azen telesaileko aktorea, Maddalen Arzallus Biba zuek magazinaren aurkezlea eta Sua Enparantza Irabazi arte telesaileko aktorea.
