Skip to content
Jardun Euskara Elkartea
Menu
  • Aurkezpena
  • Cookie Politika eta Konfigurazioa
  • Zerbitzuak
  • Lan Talde Irekiak
    • Aisialdia
    • Diskurtsoa
    • Parte-hartzea
    • Sensibilizazioa
  • Kontaktua
  • Egin zaitez bazkide!
    • Erabilera Baldintzak
Menu

EUSKARAZ berba egiteko aukerak biderkatzen

Posted on 2014/11/12 by jardun

Euskara modu ludikoan praktikatu nahi duzu?
Eta euskara praktikatu nahi dutenei laguntzeko prest zaude?
Ba animatu!

Debagoieneko mintzapraktika egitasmoek izen-emate kanpaina daukate martxan, euskara praktikatzeko zailtasunak dituztenak eta euskal hiztunak elkartu eta euskararen erabilera areagotzeko helburuarekin.
Eta Bergaran ere bi egitasmotan parte har dezakezu: BERRIKETAN eta AUZOKO. Jardun Euskara Elkarteak bultzatutako egitasmoak dira eta Bergarako Udalaren, Udal Euskaltegiaren eta Topagunearen laguntza dute.

berriketanBERRIKETAN

Alde batetik, BERRIKETAN daukagu, euskara maila hobetu nahi dutenak edota euren inguruan euskaraz berba egiteko aukerarik ez dutenak euskaraz berba egiten dutenekin elkartu eta berba egitea errazten duen egitasmoa da.
Praktikatu nahi dutenek euskaraz berba egiteko gutxieneko maila bat izan behar dute. Bestalde, laguntzaile izateko izena ematen duten euskaldunek ez dute irakasle papera hartu behar, nahikoa baita era naturalean eta pazientzia apur batekin euskaraz jardutea.
Izena ematen dutenei libre dituzten ordu eta egunen berri galdetzen zaie eta koordinatzaileak 3-4 pertsonako taldeak antolatzen ditu eta astean ordubetez euskaraz berba egitea da helburua (kafea hartzen, paseatzen…). Eta dena diru trukerik gabe egiten da, doan.
Eta kontuan izan edozein edadetako pertsonak parte hartu dezaketela, edade aniztasun hori ere oso aberasgarria da eta. Aurtengo ikasturtean bereziki gazteak eta gurasoak animatzeko ahalegina egin nahi da.

 

auzoko_logoaAUZOKO

Bestaldetik, badira gure herrian euskara batere ez dakitenak, tartean beste herrialde batzuetatik etorri berriak eta beste batzuk urteetan Bergaran bizi arren, euskararekin oso harreman txikia dutenak. Hauek ere euskarara hurbiltzeko beste egitasmo bat dago martxan Bergaran 2009tik, AUZOKO egitasmoa hain zuzen ere.
Egitasmo hau ere dohainekoa da eta aurrekoaren antzera antolatzen da. Alde batetik, borondatez laguntzaile lana egiten duten euskaldunak dabiltza bertan eta, bestetik, euskarara hurbiltzeko gogoa dutenak. Aurtengo ikasturtean ere bi taldetan elkartzen dira astean ordubetez; bat ostiraletan 18:00etan kultur etxean, eta bestea —emakumeei zuzenduta dagoena— asteazkenetan 18:30etan Irizar jauregian.
Egitasmoaren koordinatzaileak dinamika ludiko batzuk proposatzen ditu eta dinamika hauetaz baliatuz euskarara hurbildu eta ezagutzeko aukera luzatzen da. Euskarri gisa, besteak beste, 20 hizkuntzatan prestatutako hiztegia lantzeko fitxak eta hiztegitxoak erabiltzen dira (ikus hiztegiak: http://www.hizkimizki.com/ ).

Bi egitasmo hauetako baten parte hartu nahi baduzu, Jardun Euskara Elkartera deitu (943 763661 / 605712469) edota Jardunen bulegotik pasa (Errotalde jauregia z/g).
Zuen zain gaude!!!

Elkarbanatu:

  • Twitter
  • Facebook
  • Email

Iruzkina uztera animatu! Cancel reply

Kategoriak

  • Aktak Aisialdia
  • Aktak Diskurtsoa
  • barnekoak
  • berriak
  • berriketan
  • Jardun gogoetan
  • kataian
  • lehiaketak

Talde Bazkide Laguntzaileak:




Kutxabank_07_col_pos


https://jardun.eus/wp-content/uploads/2024/12/Fagor-Automation-logoa-300x95.png

Egin zaitez idazlagun!

Twitter-en

@JardunEus(r)en Txioak

Azken bidalketak

  • UEU-k antolatutako Euskararen periferiak / periferia euskaldunak: esperientziak eta oinarriak jardunaldietan egon ginen
  • UZTAILEKO EUSKARAREN BOZGORAILUA
  • ATZO, EKAINAK 26, JARDUN EUSKARA ELKARTEKO URTEKO BATZAR OROKORRA EGIN GENUEN
  • OSTEGUNEAN, EKAINAREN 26AN, JARDUN EUSKARA ELKARTEKO URTEKO BATZAR OROKORRA
  • GAUR EMAN DIEGU HASIERA UDALEKU IREKIEI…

Iruzkin berriak

  • Olatz(e)k Aidau haurren zerbitzuan egindako ekintzak urrian bidalketan
  • Jardunek jaietako zapia diseinatzeko aukera emango du – Bergara On(e)k Jaixetako zapixak bidalketan
  • Jardunek jaietako zapia diseinatzeko aukera emango du – Bergara On(e)k Jaixetako zapixak bidalketan
  • Poza#32 “Egunean Behin” | Jardun Euskara Elkartea(e)k Egunean Behin eta “Ariz-Ondo” bidalketan
  • ‘Euskararen aztarnak Sardinian’ hitzaldia eta liburu-aurkezpena, bihar, azaroak 15 asteazkena, Bergaran | Iruña-Veleia, egia ala gezurra?(e)k “Euskararen aztarnak Sardinian” liburuaren aurkezpena bidalketan

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org
©2025 Jardun Euskara Elkartea | Design: Newspaperly WordPress Theme