Skip to content
Jardun Euskara Elkartea
Menu
  • Aurkezpena
  • Cookie Politika eta Konfigurazioa
  • Zerbitzuak
  • Lan Talde Irekiak
    • Aisialdia
    • Diskurtsoa
    • Parte-hartzea
    • Sensibilizazioa
  • Kontaktua
  • Egin zaitez bazkide!
    • Erabilera Baldintzak
Menu

UMEENTZAKO ANTZERKI TAILERRA ZURRUMURRU ANTZERKI TALDEAK ESKAINIA

Posted on 2016/09/19 by jardun

img-20160617-wa0020 

Antzerki tailerrak hezkuntza tresna garrantzitsuak izan daitezke.

Lehenengo eta behin, azpimarratu beharra daukagu tailer hauen oinarria jolasa dela, jolasa ulertzen dugu giza ekintzaren oinarri gisa, eta jarrera aktibo eta dinamikoak ikasketa prozesua errazten du. Beste alde batetik, ahozko eta gorputz adierazpena bultzatzen ditu, giza komunikaziorako tresna nagusi gisa. Azkenik metodologia parte hartzailea da, talde lana, elkartasuna eta hausnarketa bultzatzen ditu.

Zurrumurruren ustez antzerki tailerrak umeentzat esperimentazio eta sormen gune ireki bat izan behar du.

 HELBURUAK

  • Norbere gorputzaren eta gainontzekoen ezagutza. (Autoestimua bultzatu, emozioak ezagutu, zentzumenak garatu…)
  • Espazioaren jabetza.
  • Ahotsa landu.
  • Mugimendu naturala.
  • Pentsatu, arrazoitu eta kritikatzeko gaitasuna sustatu.
  • Komunikazioa landu.
  • Izaera sozialeko gaitasunez jabetu. (taldean lan egiteko gaitasuna, talde lana antolatu eta planifikatzekoa…)
  • Hizkuntza landu.
  • Ahozkotasuna landu-
  • …

 HELBURUAK LORTZERA BIDERATURIKO JARDUERAK

JOLASA

Tailerraren helburua ez da aktore onak aurkitu edo prestatzea, umeari inguratzen duen munduarekin harremanak hobetzeko ezagutza, jarrera eta trebetasunak eskaintzea baizik. Honetarako ezinbesteko jarduera da jolasa, hori baita umeak errealitatearekin harremanetan jartzeko daukan bidea. Jolasa da umeen jardueraren oinarri. Gainera egitura intelektualak sendotzeko balio du, hauetaz jabetzen doazen heinean.

AHOZKO ETA GORPUTZ ADIERAZPENA

Tailer hauetan gorputz adierazpena landuko dugu gorputza eta bere aukerak ezagutu ahal izateko, garapen pertsonal eta inguruarekin harreman bide gisa.

Ahozko adierazpena lantzean inguruarekin harremana hobetu eta gatazken konponbide hobe eta positiboagoen bilaketa bultzatzen dugu. Hizkuntzaren ezagutzak arazoen ulermen handiagoa dakar eta ondorioz, irtenbide egokiagoak aurkitzeko gaitzen gaitu.

Ahozkotasuna lantzean hizkuntza aberastu eta erabilera bultzatzen dugu.

SORMENA ETA IRUDIMENA

Sormena eta irudimena lantzen ditugunean, ikasleari egoera zail eta ustekabekoen aurrean baliabideak eskaintzen dizkiogu. Lanketa posible bat istorioak sortu edota eraldatzea izan daiteke, bide batez  irakurzaletasuna bultzatuz.

TALDE LANA ETA KOOPERAZIOA

Taldekide guztien parte hartzea bultzatzen duten jarduerak egiten ditugu,

guztien behar eta iritziak kontutan hartu; erantzukizunak hartzearen aldeko apustua da.

 

Jarduneko antzerki taldea 2 urte jarraian izan da Koldo Eleizaldeko lehiaketan antzerki sailan irabazlea.

 

 

 

 

Elkarbanatu:

  • Twitter
  • Facebook
  • Email

Iruzkina uztera animatu! Cancel reply

Kategoriak

  • Aktak Aisialdia
  • Aktak Diskurtsoa
  • barnekoak
  • berriak
  • berriketan
  • Jardun gogoetan
  • kataian
  • lehiaketak

Talde Bazkide Laguntzaileak:




Kutxabank_07_col_pos


https://jardun.eus/wp-content/uploads/2024/12/Fagor-Automation-logoa-300x95.png

Egin zaitez idazlagun!

Twitter-en

@JardunEus(r)en Txioak

Azken bidalketak

  • MARIYA, DANEL ETA ALAZNE IZAN DIRA AURTENGO JAIXETAKO ZAPIEN LEHIAKETAKO IRABAZLEAK. ZORIONAK!!
  • ARKAITZ AMENABARREK IRABAZI DU OSINTXU EZAGUTZEN LEHIAKETA
  • JARDUN-EKO JAIXETAKO ZAPIAK DAGOENEKO SALGAI!
  • EKAINEKO BOZGORAILUA
  • EKAINEKO BOZGORAILUA

Iruzkin berriak

  • Olatz(e)k Aidau haurren zerbitzuan egindako ekintzak urrian bidalketan
  • Jardunek jaietako zapia diseinatzeko aukera emango du – Bergara On(e)k Jaixetako zapixak bidalketan
  • Jardunek jaietako zapia diseinatzeko aukera emango du – Bergara On(e)k Jaixetako zapixak bidalketan
  • Poza#32 “Egunean Behin” | Jardun Euskara Elkartea(e)k Egunean Behin eta “Ariz-Ondo” bidalketan
  • ‘Euskararen aztarnak Sardinian’ hitzaldia eta liburu-aurkezpena, bihar, azaroak 15 asteazkena, Bergaran | Iruña-Veleia, egia ala gezurra?(e)k “Euskararen aztarnak Sardinian” liburuaren aurkezpena bidalketan

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org
©2025 Jardun Euskara Elkartea | Design: Newspaperly WordPress Theme