Skip to content
Jardun Euskara Elkartea
Menu
  • Aurkezpena
  • Cookie Politika eta Konfigurazioa
  • Zerbitzuak
  • Lan Talde Irekiak
    • Aisialdia
    • Diskurtsoa
    • Parte-hartzea
    • Sensibilizazioa
  • Kontaktua
  • Egin zaitez bazkide!
    • Erabilera Baldintzak
Menu
Posted on 2025/03/112025/03/11 by jardun

BADATOR GAZTETXEF LEHIAKETA BERRIA. ANIMATU ETA EMNA IZENA!!

Jardun euskara elkarteak Elikaenearen eta Bergarako Udalaren laguntzarekin, Bergarako GAZTETXEF lehiaketa antolatu du herriko gazteentzat. 

Behean dituzue Gaztetxef lehiaketa berriaren oinarriak:

Animatu eta parte hartu!!

Bergarako GAZTETXEF lehiaketa

OINARRIAK

Jardun euskara elkarteak Elikaenea eta Bergarako Udalaren laguntzarekin antolatutako Bergarako gazteei zuzendutako sukaldaritza lehiaketa.

  • DBHko gazteek parte hartu ahalko dute.
  • Bi eta lau parte-hartzaile arteko taldeetan.
  • Lehiaketan parte hartzeko platerak “pintxo” moduan aurkeztu beharko dira. Mokadu tamaina izan beharko dute, hau da, txikiak. Pintxoa edozein motatakoa  izan ahalko da (ogian, kazuelatxoan, gazia, gozoa…). Pintxo bakoitzetik 4 ano/ale prestatu/aurkeztu beharko dira.  
  • Izen emate epea martxoaren 16an amaituko da.
  • Izena ematerako orduan taldearen izena, taldearen ordezkaria eta prestatuko diren bi pintxoen izenak eta errezetak eman  beharko dira.
  • Lehiaketa Oxirondoko azokan gauzatuko da.
  • Lehiaketa martxoa-apirila bitartean izango da.  Izena ematen duten talde kopuruaren arabera kanporaketa bat (martxoaren 21ean)  edo bi (martxoaren 28an) eta finala (apirilaren 4an) ospatuko dira. Saioak ostiral arratsaldetan izango dira, 17:00etatik 19:00etara.
  • Talde bakoitzak bi pintxo aurkeztu eta prestatu beharko ditu. Pintxoak aurkezterakoan pintxoari jarritako izenari, erabilitako osagaiei eta prestaketa prozesuari buruzko azalpen laburra eman beharko da epaimahaiaren aurrean.
  • Talde bakoitzak bere pintxoak prestatzeko behar dituen osagaiak hartzeko 3 minutu izango ditu eta ondoren bi pintxoak prestatzeko beste 45 minutu.
  • Hiru kidez osatutako epaimahaia eratuko da.
  • Besteak beste, honakoak baloratuko dira: pintxoen prestaketa prozesua, zaporea, presentzia, originaltasuna, garbitasuna eta txukuntasuna, talde lana/elkarlana eta euskararen erabilera eta zuzentasuna.
  • Sariak: Talde irabazleak 100€ eta kide bakoitzarentzat pizza baterako balea. 2. sailkatuak 50€ eta kide bakoitzarentzat pizza baterako balea. 3. sailkatuak kide bakoitzarentzat pizza baterako balea.
  • Lehiaketarako behar den material guztia antolakuntzak jarriko du. Baliabide hauek izango ditu talde bakoitzak: su plaka, sukaldeko tabla eta mahai-tresnak, kazuela eta sartagia, amantalak eta trapuak.
  • Lehiaketan zehar argazkiak eta bideoak aterako dira eta lehiaketan parte hartzeak hau onartzea dakar.

Elkarbanatu:

  • Twitter
  • Facebook
  • Email

Iruzkina uztera animatu! Cancel reply

Kategoriak

  • Aktak Aisialdia
  • Aktak Diskurtsoa
  • barnekoak
  • berriak
  • berriketan
  • Jardun gogoetan
  • kataian
  • lehiaketak

Talde Bazkide Laguntzaileak:




Kutxabank_07_col_pos


Egin zaitez idazlagun!

Twitter-en

@JardunEus(r)en Txioak

Azken bidalketak

  • OSTIRALEAAAAAN!! URETAKO JOLAS PARKEAN BERGARAN!!
  • ZURE OPORRAK KONTATU NAHI?
  • UDALEKUEN 1. ETA 2. ASTEAN EDERKI PASATU DUGU!!
  • AROZTEGI: UZTAILAREN 4AN ZABALDUKO DA BERAT-EN ERAKUSKETA
  • UEU-k antolatutako Euskararen periferiak / periferia euskaldunak: esperientziak eta oinarriak jardunaldietan egon ginen

Iruzkin berriak

  • Olatz(e)k Aidau haurren zerbitzuan egindako ekintzak urrian bidalketan
  • Jardunek jaietako zapia diseinatzeko aukera emango du – Bergara On(e)k Jaixetako zapixak bidalketan
  • Jardunek jaietako zapia diseinatzeko aukera emango du – Bergara On(e)k Jaixetako zapixak bidalketan
  • Poza#32 “Egunean Behin” | Jardun Euskara Elkartea(e)k Egunean Behin eta “Ariz-Ondo” bidalketan
  • ‘Euskararen aztarnak Sardinian’ hitzaldia eta liburu-aurkezpena, bihar, azaroak 15 asteazkena, Bergaran | Iruña-Veleia, egia ala gezurra?(e)k “Euskararen aztarnak Sardinian” liburuaren aurkezpena bidalketan

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org
©2025 Jardun Euskara Elkartea | Design: Newspaperly WordPress Theme