Monthly Archives: urtarrila 2015

Jardun logo beltza

Aisialdiko lantaldearen bilera

Urtarrilaren 31an, goizeko 11:00etan Kultur etxean egingo du Jarduneko aisialdi lantaldeak hurrengo bilera.

Bertan, besteak beste, Jarduneko aisialdi taldeak izan behar dituen helburuak eta baloreak zehaztuko dira, formazio beharrak identifikatu…

Bilera guztiz irekia da eta interesa duen orok har dezake parte.

kartela web

Idazlaguna webgunea garatuko dugu auzolanean

Idazlaguna egitasmoaren web gunea auzoalnean garatu eta bide batez bakotzak bere webgunea edo bloga sortu ahal izateko saio irekia egingo dugu otsailaren 6an, arratsaldeko 17:00etan, Udaletxeko lehenengo solairuan.

Guztion artean idazlagunaren webgunea sortzen dugun bitartean web orri bat edo blog bat nola sortu ikasiko dugu eta nahi duenak berea sortzeko aukera izango du.

Bi ordu inguruko sioa izango da eta batez ere norbere web orri edo bloga sortu nahi duenak bere ordenagailua eramatea komeni da.

Animatu parte hartzera!