Monthly Archives: iraila 2015

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Asun Pozak irabazi du aurtengo euskarazko postal lehiaketa

postala

Postalak ezberdinak eta leku askotatik bidalitakoak izan arren, Asun Poza bergararrak herritik, Bergaratik idatzitako postalak jaso du Jardun euskara elkarteak laugarrenez antolatutako udako postal lehiaketako saria. Bereziki postalaren orjinaltasuna saritu da.

Lehiaketa honen helburu nagusia “ondo idatzitako idazkera informala” bultzatzea da.

Asunek sari bezala tableta eraman du etxera.

Zorionak Asun!!

KARTELA

Nafarroa oinezera joateko autobusa

Debagunetik, debagoieneko euskara elkarteen elkargotik, urriaren 18an Elizondon ospatuko den Nafarroa oinezera joateko autobusa antolatu dugu.

Irteerak:

Aretxabaleta: 8:45ean Azbetik

Arrasate: 9:00etan Garibaitik

Bergara: 9:15ean autobus geltokitik.

Itzulera: 19:00etan Elizondotik

Txartelak salgai daude Loramendi, AED eta Jardun euskara elkarteetan urriaren 15era arte.

Txartelen prezioa euskara elkarteko bazkideentzat 10€ eta gainontzekoentzat 12€.

Animatu!

paintBALL_txiki

Gaztelekutik paintball egitera irteera

Xabalote gaztelekutik, 12-17 urte bitarteko gazte guztientzat, urriaren 24rako paintball egitera irteeera antolatu dugu. Egun osoko irteera izango da Zarautzera, goizeko 9:00etan autobus geltokitik irten eta 20:00etan itzuli. Irteeeraren prezioa 20€ da eta izen ematea zabalik dago urriaren 21era arte Jardunen bulegoan (aste barruan) edo gaztelekuan (asteburuetan).

Animatu eta zatoz ondo pasatzera!!!

iruña veleia

URRIAREN 3AN IRUÑA-VELEIARA IRTEERA

Jardunek datorren 3rako Iruña Veleian bisita gidatua antolatu du. Goizeko 10:30ean Arabako Iruña Veleian elkartu eta bertan. Juan Martin Elexpurun ahotik azalpenak jasoko ditugu (10:30etatik 13:00etara). Ondoren, hala nahi dutenek Langaritzen bazkalduko dute gero, eta arratsaldean proiekzioa eta solasaldia egingo dituzte.

Izen ematea: Jardun euskara elkartearen 28a baino lehen. Izena ematerakoan esa bazkaltzera geratuko zareten ala ez.

– Bisita-ordua: 10:30-13:00. Harresiaren kanpoaldea eta Arkizeko muturra ere bisitatuko dira. Oinetako egokiak ekarri.

– Ondoren, 14:00, nahi dutenentzat, bazkaria Langraitzen (eguneko menua). Arratsaldeko lehen orduan, proiekzioa eta solasaldia.

Animatu!!

 

Microsoft Word - KARTEL MUTU DIGITALA.DOC

IRAILAREN 27AN 13:30EAN EUSKARAZ BIZI NAHI DUT MARTXA

Bergaran, irailaren 27an “Kirola Kalera” izeneko programa eramango da aurrera.

Programari amaiera emateko “Euskaraz bizi bahi dut” herri-martxa egingo da, eguerdiko 13:30ean.

Lasterketa San Martin plazan hasiko da, Agorrosinerantz joango da Zubietatik zehar eta Fraiskozurin amaituko da Matxiategi zeharkatu ostean. Korrika, patinetan edo bizikletan hartu ahal izango da parte.

Mezu honen bidez herri-martxan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu, ekimen osasungarria eta dibertigarria izateaz gain, euskaraz biziztearen aldeko hautua egin eta egindako hautu hori harrotasunez adierazi eta iksutarazteko aukera ematen digulako.

Bukatzeko, “Euskaraz bizi nahi dut” leloa daramaten kamisetak, banderolak… eramatera animatu nahi zaituztegu. Horiek guztiak salgai egongo dira goizeko 11:30-13:00 bitartean, frontoi ingurua.

Animatu parte hartzera!!

Argazkia Idoia

Larrañaga de la Presa#9″auzoko”

Kristina Elkorori erantzunez, jarraian duzue Idoia Larrañaga de la Presak idatzitako iritzi artikulua.

Udako oporraldixan ostian hartu dot nik Kristinak luzatutako galderei erantzuteko tartia, ia modu argi eta motzian erantzutia lortzen doten.

Auzoko Euskal Herriko herri batzutan martxan dagon egitasmua da, eta bere helburu nagusixak etorkinei euskera praktikua irakatsi eta kulturia transmititzia die, hau dana elkar ezagutza eta integrazinuakin lotuz. Hiru taldetan elkartzen ga: osintxun talde bat, eta bergaran bi: zabala eta emakumeona; eta hiruretan bertan jaiotakuak eta etorritxakuak nahasten ga bakoitzak bere ekarpenak itxeko asmoz.

Etorkinek integrazinorako herramintxa nagusi bezela ikusten dabe euskeria, eta Auzokora gerturatzen dienak behintzat oso jarrera positibua dauke euskeriakiko; nahiz ta oso zaila itxen jakuen, hor jarraitzen dabe saiatzen.

Hala ta be, onartu bihar dot ez gala talde haundixak elkartzen, garbi dago etorkinen portzentai txiki bat dagola euskeria ikasteko saiakeran. Eta horren erantzule nagusixak gu geu gala esatera ausartzen naiz, etorkinak diala konturatu eta lehenengo hitza euskeraz in biharrian orokorrian gazteleraz zuzentzen ga eurengana, eta jarrera honek ez dosku/dotse ezertan laguntzen.

Nik uste ikasteko gogua piztu bihar dogula eta hortarako gu hasi bihar ga gure egunerokotasunian euskera hutsian bizitzen, eredu izanda lortuko dogulako etorkinak be gurera gerturatzia. Ez dakitena da hortarako prest garen, gaztien artian gero eta gutxiau entzuten da euskeria, helduen artian be bai eta Anartzek komentau zeban bezela, umiak be hasi die erderaz berbetan. Euskerian balixuaz konturau eta aldatzeko momentua dala uste dot eta zorionez ez naiz bakarra. Aitzol ibili da beste batzukin batera gaztien artian euskeria bultzatu nahixan eta berai zuzentzen dotsat nere galderak: Euskeriak badauka etorkizunik gaur egunian? Ze aldatu biharko ginuke? Ze iritzi, argumentu,… jaso zinuzen zuen saiotan?

Imprimir

Izan zaitez zu be aktore!

Jardunek antolatutako hurrengo hitzorduetan zu be aktore izatea nahi dugu.

Irailaren 19an eta azaroaren 28an parte hartze saioak izango dira eta azaroaren 14an elkarrekin ospatuko dugu Jardunen 25. urteurrena.

Ikusi gonbidapen bideoa eta zatoz!

OTSAILA 2016

03.- MARTXOA 2016

 

kartela IMANOL copia

Irailaren 11an, Errotalde parkean 18:30ean IMANOL ITUIÑOren “Magia parrastan” ikuskizuna

Jardunek, irailaren 11an, ostirala, arratsaldeko 18:30ean, IMANOL ITUIÑO magoaren “Magia parrastan” ikuskizuna antolatu du Bergarako Errotalde parkean (Kultur etxean).

Zer da, txori bat? hegazkin bat? Superman? Ez! Magia parrastan da!

Baina…zer ote da Magia Parrastan? Horixe da ikuskizun honetan ikusiko duzuena, magia parrastan , etengabe, e tutiplen! Kartek, bolatxiek, sokek, agerpenek eta desagerpenek hartuko dute protegonismoa.

Ikuskizun parte hartzailea, dinamikoa eta magikoa. Ikuskizun familiarra, guraso eta seme alabentzako aproposa!!

Animatu, ederti pasako dugu eta!!

 

IRAILEAN BERRIZ MARTXAN!!!

Opor ostean Jardun euskara elkartean berriz martxan hasi gara ikasturte berria antolatzen eta lehen ekintzak antolatzen.

Aurrerago emango dugu Jardunek ikasturte honetarako eskainiko dituen ekintza eta programen berri.

Ondo hasi ikasturtea!!!