Monthly Archives: ekaina 2016

UDABERRIKO JOLAS LEKUARI AMAIERA EMANGO DIOGU OSTIRAL HONETAN!

Jardun Euskara Elkarteak antolatzen duen Jolas Lekuari amaiera emango diogu ostiral honetan.

Arratsaldeko 17:00etatik aurrera Errotalde parkean egongo gara haur eta gurasoentzat kantu jolasak eta jolas ezberdinak egiteko prest.

Gerturatu zaitezte!azken ostirala izango da ta!

JOlas leku kartela udaberria

 

TXAPLIGU TALDEKOAK ZUHATZAN

Pasa dan asteburuan, Jardun Euskara Elkarteko asteburuko aisialdiko haur eta hezitzaileak Zuhatzan egon ziren.

Aurten ere, sekulako kuadrilla joan da eta ederki pasa zuten ur ekintza eta askotariko jolasak egiten.

Ikasturtea amaitzear gaude, beraz, etorri  Txapligura eta aprobetxatu gelditzen zaizkigun azken 2 asteburuak!

IMG-20160529-WA0015

EKAINAK 3, LUDOTEKEN JAIA

Ostiral honetan, ekainak 3, arratsaldeko 17:00etatik aurrera, Oxirondo azokan ludoteken jaia ospatuko da. Angiozar, Bergara eta Osintxuko haur eta hezitzaileak festa giroan pasatuko dute arratsaldea.

Kantu jolasak, altxorraren bila erraldoia, Jardun Euskara Elkarteko antzerki taldeko haurren emanaldia, merendola, karaokea… Ederki pasatuko dute!

Beraz, animatu eta gerturatu zaitezte ostiralean Oxirondoko azokara!zabalpen kartela (2)