Monthly Archives: urria 2016

JARDUN EUSKARA ELKARTEA TXERRA RODRIGUEZEN “SUTONDKO KONTUAK” LIBURUAREN AURKEZPENA ANTOLATU DU
TXERRA RODRIGUEZ “Sutondoko kontuak”
Txerra Rodriguezek Emuneko hizkuntza aholkulari egiten du lan, ahaztu barik soziolinguistika teorikoa eta, batez ere, soziolinguistika horren dibulgazioa. “Sutondoko kontuak” bere lehen liburua aurkeztuko digu: “Txatalez osatutako liburua duzu hauxe. Sutondoetan izaten diren elkarrizketen antzera, anabasa nagusi dela ematen du orri hauetan. Hala ere, dena hari ikusezin batek lotzen du: soziolinguistikak eta haren dibulgazioak. Istorioak txirikordatzen dira liburuan, batzuetan umore beltzetik, beste batzuetan gordinetik. Josi eta jostatzen. Utopiatik errealitate gordinera, ametsetik ezintasunera maiz. Baina ilusioak eta kemenak blaitzen dituzte liburu honen istorioak. Liburuan, gainera, ez dago disimulurik. Sutondoko lapikoetan zer dagoen argi erakutsi nahi izan du egileak, bere ikuspuntua argi utzi du, han eta hemen egin dituen lapurretetan, baita berak esandakoetan ere. Sutondora batu, su berriak pizten eta su zaharrak mantentzen. Garenaren eta izan nahi dugunaren arteko amildegian zorrotz. Berbatik berbara saltoka adarrik adar, baina euskaltasun berriaren enborrari lotuta”.

BERRIKETAN: IZEN EMATEA ZABALIK

Ikusi aurtengo Berbalagun kanpaina bultzatzeko Euskaltzaleen Topaguneak kaleratu duen spota. Euskal Herrian 6.000 herritarrek baino gehiagok parte hartzen dute euskara praktikatzeko egitasmoetan.
Bideoa: http://bit.ly/KonturatzerakoEuskarazSpota

TXAPLIGU. URRIKO PROGRAMAKETA
Asteburu honetatik aurrera martxan jarriko du Jardun Euskara Elkarteak asteburuko aisialdia, txapligu.
Ekintza ugariz beteta dator urria. Animatu eta gerturatu zaitezte!! asteburu bikainak pasatu ditugu elkarrekin!

LUDOTEKAK!
Bergara eta Osintxuko ludoteketako haur eta hezitzaileek programaketa aberatsa egin dute urrirako.
Ekintza ugari eta ezberdinak!
Animatu eta gerturatu zaitezte ludotekara!arratsalde bikainak pasatu ditugu elkarrekin!

Nafarroa oinezera joateko autobusa
Bailarako euskara elkarteen artean urriaren 16an Vianan ospatuko den Nafarroa oinezera joateko autobusa antolatu dugu.
Autobusa Bergaratik irtengo da eta Arrasate eta Aretxabaletatik pasa ostean Vianarantz abiatuko da.
Irteera orduak eta guneak hauek izango dira:
Bergara – 8:30 – autobus geltokia
Arrasate – 8:45 – Garibai
Aretxabaleta – 9:00 – Azbe
Itzulera arratsaldeko 19:00etan izango da Vianatik.
Autobus txartelaren prezioa euskara elkateetako bazkideentzat 10 eurokoa izango da eta gainontzekoentzat 12 eurokoa. Txartelak Jardun, AED eta Loramendi euskara elkarteetan eros daitezke urriaren 13a arte.
Animatu!

Haurrak gustura ludotekan egin zen ipuin kontaketan
Pasa den ostiralean, irailak 30, Irati Alberdi ipuin kontalaria izan genuen Oxirondoko ludotekan. Bertaratu ziren haurrak oso gustura egon ziren ipuin kontaketan.
Ipuin kontalaria, bestalde, Kilometroak egunean ere izan zen Blai-blai prozesuaren bitartez diseinatutako Arrizuriaga parkeko gunean.
* Urria hastearekin batera, ludotekan ere hasi gara programaketekin, eta ekintza pila bat ditugu prestatuak aurrerantzean egiteko! Gerturatu, izena eman, eta ondo pasatu!!!

TXAPLIGU, ASTEBURU HONETATIK AURRERA MARTXAN!
Jardun Euskara Elkarteak, asteburuetako aisialdia martxan jarriko du asteburu honetatik aurrera.
Urriak 8-9 eta 15-16 asteburuak ate irekiak egingo dituzte. Larunbat eta igandero arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara Oxirondoko azokan egongo gara ekintza ezberdinak egiten.
Beraz, 8-12 urte bitarteko gaztetxoak animatu nahi ditugu bertara gerturatu eta ekintza ezberdinetan parte hartzera. Gaztetxoak izango dira beraien iritzi eta ideiekin hemendik aurrerako hilabeteak osatuko dituztenak.
Informazio gehiagorako edota izena emateko, pasa zaitezte jarduneko bulegotik (Kultur Etxea).
Animatu!!!asteburu bikainak pasatuko ditugu elkarrekin!!!