Monthly Archives: urria 2016

katillukadak, haurrentzako txotxongilo mostra
Katillukadak txotxongilo mostra egongo da azaroaren 6an, igandea, Zabalotegi aretoan arratsaldeko 18:00etan.
Lehen hezkuntzako haurrei zuzenduta dagoen ikuskizun familiarra da honako hau. Txotxongiloak manipulatzeko bost teknika erakusten dituen antzezlana da eta bertan lau ipuin labur antzezten dira, bakoitza bere teknika banarekin, bakoitza mezu banarekin.
Katillu bertsolari ohia da, azken hogeita hamar urtetan herriz herri ipuinak kontatzen dabilena, bere lagun txotxongiloekin batera. Bera da ‘txiringito’ko burua. Orain sukaldari, orain foko teknikari, orain dantzari, orain bertsolari…. Denetik egiten du eta, zeregin baten eta bestearen artean… ipuinak aurkezten ditu.
Aukera paregabea, igande arratsalde baterako!

Amodiozko gutunen XXV.edizioa
Berrikuntzaz beterik dator aurtengo honetan elkarteak antolatzen duen lehiaketarik maitagarriena! 25.urteurrena izanik, lehen aldiz, Amodiozko esaldien I.lehiaketa antolatu dugu.
Amodiozko gutunetako lanak jasotzeko azken eguna urtarrilaren 8a izango da eta amodiozko esaldien kasuan, mezuak whatppez bidali beharko dira urtarrilaren 26a baino lehen.
Animatu zure sentimenduak azaleratu eta idaztera!

Ostiral honetako Jolaslekua, azaroaren 4ra atzeratuko da
Ostiral honetan, urriak 28, Jolasleku Ibiltaria Errotalde parkean egin behar genuen baina arratsaldeko 18:00etan Udal Liburutegian haurrentzako ipuin kontalaria dago. Beraz, bi ekintzetara joateko aukera izateko, Jolaslekua egunez aldatzea erabaki da.

SAN MARTIN AGIRRE ESKOLAKO HAURRAK LUDOTEKARA BISITAN
Pasa dan astean, Bergarako San Martin Agirre Herri Eskolako haur eta irakasleak bisitan izan genituen ludotekan.
Haur hezkuntzako 3 eta 4 urteko geletan dauden haurrak gustora ibili ziren. Ludoteka ezagutu, bertako hezitzaileen azalpentxoak entzun eta jolasteko tarte bat ere izan zuten.

Zapatuko ludoteken jaia primerakoa izan zen
Pasa den zapatuan, urriak 22, elkarrekin pasa genuen eguna Osintxuko eta Bergarako ludoteketako haur eta hezitzaileok. Bergarako ludotekan elkartu ginen 10:30etan eta orduan hasi genuen 16:30ak arte iraungo zuen egun paregabea.
Lehenik eta behin, elkar ezagutzeko jolasak egitera joan ginen Seminariora. Bertan, alde batetik bestera korrika ibilzeko, ondo pasatzeko eta lagun berriak egiteko aprobetxatu genuen denbora. Gero ludotekara itzuli ginen eta Pintxo Dastaketa egin genuen; haurrak taldeka banatu eta hezitzaileok eskainitako osagaiekin nahi zituzten pintxoak egin zituzten. Artista ugari ikusi ahal izan genituen bertan eta esperientzia desberdin eta dibertigarri bat izan zen guztiontzat.
Bazkalostean, aurpegiak margotu genituen eta azken orduan Niala magoaren ikuskizunarekin gozatu genuen. Magiaren ikusgarritasunarekin txundituta eman genion amaiera egun zoragarri honi.
Hona hemen egun horretako irudi batzuk:

JARDUN EUSKARA ELKARTEAK IÑIGO ASESIOREN “EUSKARA MUNDUAN – BESTEEN AHOTAN” DOKUMENTALA ETA SOLASALDIA ANTOLATU DU
Jardun euskara elkarteak “Hasi etxetik… eta euskaraz mundura” zikloaren barruan, Iñigo Asensioren “Euskara Munduan – besteen ahotan” dokumental emanaldia eta solasaldia antolatu du.
Eguna: Urriak 26, asteazkena
Ordua: 19:00
Lekua: Zabalotegi aretoa
IÑIGO ASENSIOREN “Euskara Munduan–Besteen ahotan” dokumental emanaldia + solasaldia
Kamera eskuetan hartu eta mundu zabaleko hainbat herrialdetan egon da Iñigo Asensio, sortzez hain urrutikoak diren euskal hiztunak zerk bultzatu zituen gure hizkuntza ikastera jakiteko asmoz.
Protagonista desberdinen bizipenak jasotzen ditu lanak, beraz. Asensiok euskal kulturaren mugak hizkuntzaren bidez zabaltzeko aukera jasotzen du, euskalduntasuna eta gure errealitatea Euskal Herritik kanpo zabalduta. Protagonistek euskararen aurrean erakusten duten errespetua eta interesa, euskarak kultura berri bat ezagutzeko eman dien bidea erakusten du, protagonista bakoitzaren historia kontatuz.
Istorio zinez ezberdinak, berriro, eta, protagonisten jatorria edozein dela ere, munduan zehar euskararen mapa linguistikoa marrazten lagunduko digutenak.
Beste leku batzuetan ere eman izan da dokumental hau eta arrakasta handia izan du.
“EUSKARA MUNDUAN” fitxa teknikoa
Zuzendaria: Iñigo Asensio
Argazki zuzendaria: Iñigo Asensio
Ekoizle eragilea: Iñigo Asensio, Iban Garate
Muntaia: Iñigo Eraso, Iñigo Asensio
Produkzio eta muntaia laguntzailea: Ainhoa Anduaga
Irudi postprodukzioa: AKHONMEDIA (Iñigo Eraso)
Soinua: Iñigo Asensio Valverde
Audio postprodukzioa: AKENE FILMS (Beñat Gantxegi)
Fitxa artistikoa
Gidoia: Iñigo Asensio Valverde
Zuzendaritza artistikoa: Iñigo Asensio
Musika: Iñar Sastre
Zuzendariari buruz
Iñigo Asensio Valverde (Tolosa, 1985). Ikus-entzunezkoa lizentziatua da EHUn. Bere lehen dokumentala 22 urterekin zuzendu zuen –1200 kilometro autobus baten azpian Tangerretik Euskal Herrira iritsitako bi etorkin marokoarrei buruzko istorioa-, baina horren ostean urtetan telebistara lotuago aritu da lanean. Hasieran Teledonostin, kirol kazetari lanetan, eta ondoren EITBn non gidoilari, solaskide, elkarrizketatzaile edota zuzendari lanetan aritu den. BAT Basque Team Fundazioa eta ETBrekin elkarlanean London 2012 eta Rio2016ko euskal ordezkarien jarraipen erreportai sorta zuzendu du urteotan, eta 2016ko abuztuan Rio 2016ko Olinpiar Jokoetan EITBko korresponsal lanetan aritu da. Harreman honen harira Richard Oribe, al otro lado de las medallas dokumentala ekoizten hasi zen Korima Films ekoiztetxea hortarako sortuz. Igerilari donostiarrari buruzko lan hau 2016ko apirilean estreinatu zuen Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian eta baita Barcelona Sport Film Festival jaialdian. Oriberi buruzko lan honi 2012an ekin bazion ere, estreinatu zituen bere bi lehen lanak Euskara Munduan eta Euskara Munduan; besteen ahotan dokumentalak izan dira. Eurak grabatzeko mundunko 18 herrialdetan aritu da hamaika testigantza jaso eta bi dokumental luzetan ondoren josteko.

Bizkotxo edarra egin dute haurrek ludotekan
Aste honetan, Bergarako ludotekako haurrek bizkotxo goxo-goxoa prestatu duten guztien artean. Hona hemen irudiak.

Bueltan dira ERRIGORAgo otarrak!
Bueltan dira aurten ere HERRIGORAgo-ko otarrak! Interesa izanez gero azaroaren 8a baino lehen izena eman daiteke Jarduneko bulegoan.
Aurten berrikuntza bezala bi otar desberdin aukeratu daitezke, txuria edo beltza.
Errigora Euskal Herria oinarri eta elkarlana lanabes dituen ekimen herritarra da. Nafarroa hegoaldea du ardatz eta “euskara ofiziala ez den zonaldean” eragin nahi du, eremu horretakoak propio diren produktuei Euskal Herrian bidea emanaz, euskaratik, euskararako eta euskaraz.
Honako helburu hauek ditu ekimenak:
- Nafarroa hegoaldeak propio dituen produktuak Euskal Herriko plazan kokatzea, urrunekoen ordez bertokoak kontsumitu ditzagun.
- Nafarroa hegoaldean “euskara ofiziala ez den zonaldeko” euskalgintzari bultzada ekonomikoa ematea.
- Herrigintza, auzolana, nazio-eraikuntza… “betiko” lan kolektiboan oinarrituz ekarpentxo bat egitea, lan molde honen beharra eta indarra goraipatuz.

URRIAREN 22AN BERGARAKO LUDOTEKAKO HAURRENTZAT EKINTZAK!
Urriaren 22an, ludotekako haurrek hezitzaileekin batera egun zoragarri bat pasatzeko aukera izango dute.
Sukaldaritza, jolasak, magia ikuskizuna…izango dituzte eta honekin batera bakoitzak etxetik bazkaria eraman eta Oxirondoko ludotekan bazkaltzeko aukera. Goizeko 10:30etan hasi eta arratsaldeko 16:30ak arte.
Gerturatu zaitezte Angiozar, Osintxu edo Oxirondoko ludotekara eta izena eman urriaren 18a baino lehen.
Animatu!

UDAZKENEKO JOLASLEKUAK MARTXAN OSTIRAL HONETATIK AURRERA
Urriaren 14tik aurrera, hiru ostiral jarraian, Jolasleku ibiltaria herriko txoko ezberdinetan izango dugu.
Haur eta gurasoentzako ekintza aproposa. Familiaren trasmisioa lantzeko helburuarekin.
Animatu eta gerturatu zaitezte! arratsaldeak giro onean pasatuko ditugu!