Jardun euskara elkarteak “Hasi etxetik… eta euskaraz mundura” zikloaren barruan, Iñigo Asensioren “Euskara Munduan – besteen ahotan” dokumental emanaldia eta solasaldia antolatu du.
Eguna: Urriak 26, asteazkena
Ordua: 19:00
Lekua: Zabalotegi aretoa
IÑIGO ASENSIOREN “Euskara Munduan–Besteen ahotan” dokumental emanaldia + solasaldia
Kamera eskuetan hartu eta mundu zabaleko hainbat herrialdetan egon da Iñigo Asensio, sortzez hain urrutikoak diren euskal hiztunak zerk bultzatu zituen gure hizkuntza ikastera jakiteko asmoz.
Protagonista desberdinen bizipenak jasotzen ditu lanak, beraz. Asensiok euskal kulturaren mugak hizkuntzaren bidez zabaltzeko aukera jasotzen du, euskalduntasuna eta gure errealitatea Euskal Herritik kanpo zabalduta. Protagonistek euskararen aurrean erakusten duten errespetua eta interesa, euskarak kultura berri bat ezagutzeko eman dien bidea erakusten du, protagonista bakoitzaren historia kontatuz.
Istorio zinez ezberdinak, berriro, eta, protagonisten jatorria edozein dela ere, munduan zehar euskararen mapa linguistikoa marrazten lagunduko digutenak.
Beste leku batzuetan ere eman izan da dokumental hau eta arrakasta handia izan du.
“EUSKARA MUNDUAN” fitxa teknikoa
Zuzendaria: Iñigo Asensio
Argazki zuzendaria: Iñigo Asensio
Ekoizle eragilea: Iñigo Asensio, Iban Garate
Muntaia: Iñigo Eraso, Iñigo Asensio
Produkzio eta muntaia laguntzailea: Ainhoa Anduaga
Irudi postprodukzioa: AKHONMEDIA (Iñigo Eraso)
Soinua: Iñigo Asensio Valverde
Audio postprodukzioa: AKENE FILMS (Beñat Gantxegi)
Fitxa artistikoa
Gidoia: Iñigo Asensio Valverde
Zuzendaritza artistikoa: Iñigo Asensio
Musika: Iñar Sastre
Zuzendariari buruz
Iñigo Asensio Valverde (Tolosa, 1985). Ikus-entzunezkoa lizentziatua da EHUn. Bere lehen dokumentala 22 urterekin zuzendu zuen –1200 kilometro autobus baten azpian Tangerretik Euskal Herrira iritsitako bi etorkin marokoarrei buruzko istorioa-, baina horren ostean urtetan telebistara lotuago aritu da lanean. Hasieran Teledonostin, kirol kazetari lanetan, eta ondoren EITBn non gidoilari, solaskide, elkarrizketatzaile edota zuzendari lanetan aritu den. BAT Basque Team Fundazioa eta ETBrekin elkarlanean London 2012 eta Rio2016ko euskal ordezkarien jarraipen erreportai sorta zuzendu du urteotan, eta 2016ko abuztuan Rio 2016ko Olinpiar Jokoetan EITBko korresponsal lanetan aritu da. Harreman honen harira Richard Oribe, al otro lado de las medallas dokumentala ekoizten hasi zen Korima Films ekoiztetxea hortarako sortuz. Igerilari donostiarrari buruzko lan hau 2016ko apirilean estreinatu zuen Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian eta baita Barcelona Sport Film Festival jaialdian. Oriberi buruzko lan honi 2012an ekin bazion ere, estreinatu zituen bere bi lehen lanak Euskara Munduan eta Euskara Munduan; besteen ahotan dokumentalak izan dira. Eurak grabatzeko mundunko 18 herrialdetan aritu da hamaika testigantza jaso eta bi dokumental luzetan ondoren josteko.