Monthly Archives: abendua 2016

II. GOIENGAZTE EGUNA ARRASATEN!
Aurten, bigarrengoz, Goiengazte eguna ospatuko da, oraingoan Arrasaten. Iaz Oñatin ikusitako arrakastaren ondoren, Debagoieneko Udaletako Gazteleku eta Gazte txokoek antolatutako eguna da, bailarako nerabeek elkar ezagutu eta elkarrekin esperientzia ezberdinak partekatzeko helburuarekin.
Abenduaren 26an izango da, Arrasateko plazan (eguraldi txarra eginez gero, Gaztetxean) eta Bergarako Xabalote gaztelekuko gazte eta hezitzaileak han izango ditugu.
Arratsaldeko 16:00etatik 20:00ak arte, ekintza ezberdinak izango dira:
- TALDE JOKOAK: Speed Cups erraldoia, Jungle Speed erraldoia, Bottle Chalenge erraldoia, 3 linean erraldoia, Polilla tramposa erraldoia.
- LUNTXA
- KONTZERTUAK: Txua + Jasan + Talde Sorpresa
12-17 urte arteko Debagoieneko nerabe guztiak daude gonbidatuta. Animatu eta eman izena Bergarako xabalote gaztelekuan!
Gozatu egunaz eta ondo pasa!!

Gune berriaren inagurazio jaia
Larunbat honetan egin genuen gune berriaren inagurazio jaia.
Arratsaldeko 17:30tan eman genion hasiera jaiari haur zein gurasoentzako jolasekin. Bertan txapak egiteko aukera izan zuten haurrek eta baita mahai-jolasetan ibiltzeko ere.
Jarraian Euskeria hegaran paperezko hegazkinen jaurtiketa lehiaketa egin zen. Jende ugarik hartu zuen bertan parte eta emozioz beteriko unea izan zen honakoa. Bi kategoriatan banatu ziren, batetik haurrak eta bestetik gazte zein helduak. Gaztetxoen taldean Laia Azkarate-Askasuaren hegazkinak egin zuen hegaldirik onena eta sari moduan, gabonetako parkerako hiru egunetako bonua jaso zuen. Beste taldean, Unai Zubizarretak irabazi zuen eta gazta eta turroia irabazi zituen.
Jaiarekin jarraitzeko, Alex Arteagak eta Mariñe Diazek kontzertua eskaini zuten lokalean. Jende ugari gerturatu zen kontzertura eta sekulako giroa sortu zen.
Inagurazio festa guztietan bezala, luntx batekin eman zitzaion amaiera jaiari.
Egun honekin eman zaio irekiera ofiziala guneari eta hemendik aurrera astean zehar arratsaldeko 17:30etatik 19:30ak arte zabalik egongo da. Bertan bazkide berriak egiteko aukera egoteaz gain, Jardunen 26 urteetan zehar ateratako 80 argazkitik gorako erakusketa bat ipini da eta hau ikusteko aukera ere egongo da. Gonbidatuta zaudete denok bertatik buelta bat ematera!
Abendua eta urtarrila bitartean lokalean hainbat ekintza burutuko dira eta honen inguruko informazio gehiago laister emango dizuegu!

Zapata kaxekin labirintoak egin dituzte ludotekan
Atzo arratsaldean, zapata kaxak eta tapak, pajitak eta kola erabiliz, pilotatxoekin jolasteko labirintoak egin zituzten Oxirondoko ludotekan. Kolore eta forma guztietako labirintoak ikusi ahal izan genituen, eta bakoitzak bere abileziak lantzeko aukera bikaina izan zen. Artistaz beteta dago ludoteka!

EUSKARA ERREFORTZUETAKO IKASLEAK GOIKO ROCK-EN
Abendu hasieran euskara errefortzuetako ikasleak goiko rock ezagutzera joan ziren. Bertan, harrera bikaina egin zieten eta arratsalde ederra pasa zuten musikaz gozatzen.

OSINTXUKO LUDOTEKA
Atzo arratsaldea ederki pasa zuten osintxuko ludotekan.
Hennazko tatuaiak eta tea hartzen egon ziren. Marokoko kultura ezagutu eta bertako ohituren berri ere hitzegin zuten.

Baditugu Euskal Trivialeko irabazleak
Aurten lehenengo aldiz antolatutako Euskal Trivialak arrakasta eta parte hartze handia izan du.
Bergarari buruzko ezagutza lantzeko jolasean, taldeka edo banaka, guztira 354 pertsonak parte hartu dute.
A kategorian (LH4,5,6) 124 parte hartzailea, B kategorian (DBH eta batxilergoa) 168 parte hartzaile eta D kategorian (18 urtetik gorakoak) 62 parte hartzaile.
Sarien zozketan sartzeko 15 galderatatik gutxienez 12 zuzen izan behar ziren eta hau, parte hartzaileen %82ak lortu du. Beraz, maila altua egon da.
Irabazleak hauek izan dira:
A kategorian: – Urko Agirrezabal
– Lau neska alaiak taldea (Ariane Igartua, Nora Larrea, Eva Calleja eta Ane Gartzia)
B kategorian: – Eider Etxaniz, Aiora Arregi, Ioane Iribecampos eta Mireia Arteagaren taldea
– Eneko Etxeberria
– Beñat Kortabarria
– Gari Andueza
C kategorian: – Arratsaldeko Txantxangorriak I taldea (Patxi Soto, Asmamaw Tegegen, Cesar Perez eta Joseba Part)
– Amaia Beitia
Jardun euskara elkartetik eskerrak eman nahi dizkiegu Euska Trivialean parte hartzera animatu diren guztiei. Eta aurreratu dezakegu datorren urtean ere egongo dela Euska Trivialean parte hartzeko aukera gehiago.

BERGARAKO LUDOTEKAK. ABENDUAN EKINTZAN UGARI
Abenduan ere ekintza ugari pentsatuta daude Angiozar, Osintxu eta Oxirondoko azokako ludotekan egiteko.
Haurren iritziak jaso eta ekintza polit eta erakargarriak egongo dira.
Gerturatu zaitezte ludoteketara!