Monthly Archives: apirila 2017

Eguazteneko azokan txorimaloak egiten
Atzo asteazkeneko azokan txorimaloak egiten ibili ziren hainbat gaztetxo. Sormen tailer polita burutu zuten eta txorimalo eder askoak egin zituzten.
Egindako lanak azokan daude ikusgai. Pasa bertatik eta eman begiratu bat!

Apirila Xabalote Gaztelekuan
Apirilean ere ekintza ugari izango dira Xabalote Gaztelekuan! Aste Santuko egunetan itxita egongo den arren hilabete honetan asteburuetaz gain aste barruko egun batzuetan ere zabalik egongo da.
Animatu eta gerturatu giro bikainean arratsalde ederrak pasatzera!

Apirileko euskararen bozgorailua
Apirileko euskararen bozgorailua: Edonon eta edozeinekin “Ez uka ez lotsa euskaraz mintza”

Jolasak ikasten
Larunbat goizean jolas ezberdinak ezagutzen egon zen hezitzaile talde bat. Primeran pasatu zuten eta hemendik aurrera antolatzen diren ekintza ezberdinetan jolas hauek proposatzeko aukera izango dute! Ea gustoko dituzuen!

Apirileko ludoteketako ekintzak
Apirilerako ere ekintza ederrak prestatu dituzte Bergarako, Osintxuko eta Angiozarko ludotekek.
Ez galdu aukera eta gerturatu lagun artean primeran pasatzera!