Monthly Archives: abendua 2017

Urte berri on!
Jardunen izenean, 2018a urte paregabea izatea opa dizuegu.
2018an ere belarriak prest eta ahoa bizi izaten jarraituko dugu!
Denon artean urte berri zoriontsua eta euskaraz zipriztindua izango dugu!
URTE BERRI ON GUZTIOI!!

Goiengazte eguna
Aurten ere bueltan da azken urteetan martxan jarri den Goiengazte ekimena. Bailarako gazteleku ezberdinetan biltzen diren gazteen topagunea da honako hau, eta aurten Bergaran egingo da abenduaren 28an. Arratsaldean zehar ongi-etorriarekin emango zaio hasiera jaiari eta jarraian jolas ezberdinak burutuko dira. Honen ondoren urtero bezala merendola eta kontzertuak izango dira eta ekitaldiari amaiera emateko sari banaketa ere egingo da amaiera ekitaldiarekin batera.
Ez galdu aukera eta gerturatu inguruko herritako gazteekin elkartu eta ostegun arratsaldea primeran pasatzera!

Domeketan familian gozatzen
Domeketan familian gozatzen ekimenarekin jarraituz, igande honetan, abenduak 17, Gabonetako apaingarriak egiteko aukera izango da. Ekintza hauek, haur eta gurasoentzat bideratuta egoten direnez, familia giroan goiz eder bat pasatzeko aukera ezin hobea da.
Bertan parte hartu nahi duenak 11:30etatik 13:30ak bitartean Oxirondoko azokako gune librera gerturatu beharko du.
Ez galdu aukera familian egindako apaingarriekin zuen txoko gustukoenak apaintzeko!

Asteburua Xabalote gaztelekuan
Asteburu honeta gaztelekuan primeran pasatzeko aukera izan zuten. Larunbat arratsaldean, erabiltzaileek proposatuta txokolate jana egin zuten. Arratsaldean bertan joan ziren gaztetxo zein hezitzaileak erosketak egitera eta denen artean prestatu ondoren berotan sartzeko txokolate bero beroa hartu zuten.
Igandean Euskararen eguna izanik, jai giroan Lip-dub bat egin zuten disfraz eta guzti. Laister izango duzue hau ikusteko aukera!

Euskaraldia Bergaran
Abenduaren 3an, Euskararen egunean, egin zen Bergarako Euskaraldiaren ekimen nagusia.
Goizeko 12:00etan haur eta gaztetxoendako jolasak egon ziren Irala kalean jaia girotzen hasteko asmotan. Jarraian, 12:30ean, 11 egun euskaraz ekimenaren aurkezpen ekitaldia egin zen. Bertan, aurrean daukagun erronka honekin Bergarak konpromisoa hartu duela azaltzeaz gain, hiru egoera labur antzeztu ziren ekimenak euskara ohituretan zenbat eragin dezakeen adierazteko asmotan.
Sentsibilizazio eta zabalkundean lan handia egin beharko da, izan ere, helburua ahalik eta herritar gehienek parte hartzea izango baita. Uda ostean hasiko da izen-emate kanpaina Bergaran.
Ekitaldia bukatzeko, argazki erraldoi bat atera zen eta ondoren salda eta txorizoa dastatzeko aukera ere izan zen.

BERGARAKO LUDOTEKAN EUSKARAREN EGUNA OSPATZEN
KAIXO KAIXO:
Euskararen eguna nahiz eta abenduaren 3an ospatu, ez ahaztu EGUNERO DELA EUSKARAREN EGUNA !!!!!!!!!!!
Antzerkia, murala, dantzan… denetarik egin dugu gaurko egun honetan. Oso ondo pasatu dugu guztiok elkarrekin.
Ez ahaztu domekan egongo diren ekintzena. Animatu eta parte hartu !

Abenduko euskararen bozgorailua
Abenduko euskararen bozgorailua: “Ez bedi gero gure ahoetan falta, EUSKARAREN EGUNA egunero da eta”
Izan gaitezen egunero ahobizi!

Pintxo baten bueltan arrakastatsua
Euskaraldiaren baitan antolatutako lehen ekimena izan zen atzokoa. Azken urteetan bezala, pintxo baten bueltan arlo ezberdinen inguruan hitz egiteko aukera izan zen. Oraingo honetan, 11 egun euskaraz ekimena arlo ezberdinetan nola jorratu daitekeen aztertu zen. Ondorio ezberdinak atera ziren eta urte honetan zehar izango da aukera horiek aztertu eta bideratzeko.
Hasiera polita izan du aurtengo Euskaraldiak. Gogoratu hurrengo ekimena igandean, euskararen egunean, izango dela Irala kalean goizeko 12:00etatik aurrera.
Gerturatu 11 egun euskaraz ekimenaren nondik norakoak hobeto ezagutzeko.
Hona hemen atzoko argaki batzuk.

Abendua Txapligun
Badator hotza eta… honi aurre egiteko aukera bikaina eskaintzen du Txapliguk asteburu arratsaldeak epeletan eta lagun artean primeran disfrutzeko.
Ikusi oraingoan ere denen artean prestatu duten egitaraua!
Animatuu!

Bergarako ludoteketako abenduko ekintzak
Gaur bertan sartu gara abenduan eta igandean euskararen eguna denez, gaur hasiko dira hiru ludoteketan egun hau ospatzen.
Hilabete osoan zehar egitarau polita izango da oraingoan ere.
Animatu hotzari aurre egin eta lagunekin epeltasunean arratsaldeak primeran pasatzera!