Abenduaren 3an, Euskararen egunean, egin zen Bergarako Euskaraldiaren ekimen nagusia.
Goizeko 12:00etan haur eta gaztetxoendako jolasak egon ziren Irala kalean jaia girotzen hasteko asmotan. Jarraian, 12:30ean, 11 egun euskaraz ekimenaren aurkezpen ekitaldia egin zen. Bertan, aurrean daukagun erronka honekin Bergarak konpromisoa hartu duela azaltzeaz gain, hiru egoera labur antzeztu ziren ekimenak euskara ohituretan zenbat eragin dezakeen adierazteko asmotan.
Sentsibilizazio eta zabalkundean lan handia egin beharko da, izan ere, helburua ahalik eta herritar gehienek parte hartzea izango baita. Uda ostean hasiko da izen-emate kanpaina Bergaran.
Ekitaldia bukatzeko, argazki erraldoi bat atera zen eta ondoren salda eta txorizoa dastatzeko aukera ere izan zen.