Monthly Archives: urtarrila 2018

esku programa 17 traz.fh11

Amodiozko gutun eta esaldien lehiaketako sari banaketa

Otsailak 14 gerturatzen dago eta honekin batera, aurten ere martxan jarritako XXVI. amodiozko gutunen eta II. amodiozko esaldien lehiaketako sari banaketa eguna gainean daukagu.

Gorde eguna eta gerturatu belarriak goxatzera!

esku programa 17 traz.fh11

 

otsaileko ekintzak (1)

Otsaileko ekintzak

Otsailerako ere ekintza ezberdinak antolatu ditugu.

Gerturatu eta gozatu!

otsaileko ekintzak (1)

 

2

Asteburua txapligun

Asteburuan edarto pasatu dute Txapligun. Sukaldean saltseatzeko aukera izateaz gain, papiroflexia tailerra ere egin zuten eta bertan egindako hegazkinekin gozatzeko aukera izan zuten.

1 2 1

1

Domekan San Blasak egiten

Igande honetan domeketan familian gozatzen ekimenaren baitan antolatutako sukaldaritza saioan,  San Blas opilak egiteko aukera izan zuten. Familia ugari elkartu ziren eta haur zein gurasoen artean opil goxo askoak egin zituzten.

2 1

kartela

Gaztelekutik eskiatzera irteera

Otsailaren 17an eskiatzera irteera egingo dute Xabalote Gaztelekuko gaztetxoek.  Egun osoko irteera izango da eta horretarako izena eman beharko da otsailaren 7a baino lehen. Informazio gehiago behar izenez gero, gerturatu eta galdetu Gaztelekuan edota Jarduneko bulegoan.

Animatu elurretan primeran pasatzera!kartela

IMG_5304

OXIRONDOKO LUDOTEKAN EKINTZAK

kaixo kaixo:

Aurreko astean eskulanetan, txantxa jolasetan, behean jolasten,… aritu giñen ludotekan. Arrautza kaxak erabiliz harrak sortu genituen, eta txantxa jolasetan barre egin genuen.  Giro onarekin behera jeitsi ginen jolastera.

 

IMG_5336

IMG_5346 IMG_5351

IMG_5314 IMG_5322 IMG_5304 IMG_5326

IMG_5289

SENTIMENTUAK LANTZEN OXIRONDOKO LUDOTEKAN

Kaixo kaixo:

Joan zen astean, Munstroen koloreen ipuinarekin sentimentuak ibili giñen lantzen. Hasieran ipuina kontatu genuen eta ondoren umeekin batera sentimentuak identifikatu eta landu genituen. Emozimetroa ere egin genuen bakoitzak bere etxera eramateko, eta mustro handiekin ludoteka apaindu genuen.

IMG_5289 IMG_5294 IMG_5299 IMG_5303

3

Asteburua Txapligun

Primeran pasatu dute gaztetxoek asteburuan Txapligun. Larunbat arratsaldean, esperimentuak egiten oso gustura jardun zuten eta pila bat ikasteko aukera ere izan zuten. Igandean ordea, igerilekura irteera egin zuten eta bertan ere primeran pasatu zuten.

Asteburu borobila!

2 1

urtarrila

Domeketan familian gozatzen

Datorren igandean, urtarrilak 28, familia giroan primeran pasatzeko aukera izango da 11:30etatik 13:30ak arte Oxirondo azokako gune librean. Oraingo honetan sukaldaritzaz gozatzeko aukera izango da, izan ere, San Blasak egingo dituzte.

Animatu eta gerturatu lagun artean primeran pasatzera!

urtarrila

IMG-20180117-WA0007_1516222543402

Osintxuko ludoteka

Urte berria indartsu hasi dute Osintxuko ludotekan ere. Aurreko egunetan zehar proposamenak jasotzeko kutxa bat ipini zuten eta bertan bakoitzak bere ekarpanak egiteko aukera izan du. Atzo kutxa ireki eta denen artean jasotakoa irakurri eta ideia polit pila bat ezagutzeko aukera izan zuten. Orain irtendako ideia horiek planifikatzeko unea da!

IMG-20180117-WA0009_1516222543862 IMG-20180117-WA0008_1516222543668